Ezagutu jokalariak
Bera Bera – Eskubaloia
Alba Menéndez. Zarautz 1991
Hegala. 2009-10 denboraldian debuta egin zuen Bera Berarekin, 450 partida baino gehiago jokatu eta 850 gol inguru sartu ditu. Emakumezkoen eskubaloiko elitean talde honetan bakarrik jokatu du. Super amara Bera Bera taldeko kapitana da 2016-17 denboralditik.
Taldeko jokalari sarituena da, bere taldeko 28 tituluetatik 25 irabazi baititu, horien artean; bederatzi liga, zazpi Kopa eta bederatzi Superkopa.
Bera Bera – Eskubaloia
Lucía Prades. Castelló 2001
Atezaina. Bere lehen denboraldia da Super amara Bera Beran. Elda Prestigio taldetik dator eta aurretik bere hiriko taldean jokatu zuen.
Super amara Bera Berarekin daraman denboraldian, Iberica Superkopa irabazi du, European Leagueko final-laurdenetara sailkatzea lortu du eta Erreginaren Kopa eskuratu du, finalean protagonista izanik.
Atlético San Sebastián - Piraguismo
Miren Lazkano. Donostia 1997
Atlético San Sebastián taldeko nazioarteko piraguista, slalomean eta kayak crossean trebea. 10 urterekin hasi zen klubaren udako ikastaro batean. 2012an egin zuen debuta nazioartean eta junior, 23 urte azpiko eta senior mailetan lehiatu da.
Haur Hezkuntza eta Psikologia ikasi ditu, piraguismoko entrenatzailea izateaz gain. 10. postuan amaitu zuen Parisko Olinpiar Jokoetan C-1 proban.
Atlético San Sebastián - Atletismo
Irati Mitxelena. Donostia 1998
Atlético San Sebastián taldeko nazioarteko atleta, luzeran eta jauzi hirukoitzean espezialista. 14 urterekin hasi zen Atletiko Eskolan. 2018an egin zuen debuta nazioarte mailan eta 20 urte azpiko, 23 urte azpiko eta senior mailan internazionala izan da.
Neurozientzia ikasi du Estatu Batuetan, gaur egun CIC bioGUNEn ari da lanean ikertzaile gisa. Luzeran pista estaliko Europako Txapelketan 15. postuan amaitu zuen, Espainiako egungo txapeldunordea den proban alegia.
IDK Euskotren – Saskibaloia
Lara González. Donostia 1994
1,74 metroko altuera duen antolatzailea. 2012-13 denboraldian egin zuen debuta IDK Euskotren taldearekin, Emakumezkoen Endesa Ligarako maila-igoeran parte hartuz. 2013-14 denboraldiaz geroztik, taldeko eskubide osoko kidea da, honekin 170 partida baino gehiago jokatu ditu maila gorenean. Endesa Emakumeen Ligan partida gehien jokatu dituen jokalari gipuzkoarra da IDK Euskotren taldean eta taldeko kapitaina 2019-20 denboralditik.
IDK Euskotren – Saskibaloia
Rosó Buch. Mataro 1992
1,76 metroko altuera duen eskolta. UE Mataró-n hezia, 2012-13 denboraldian egin zuen debuta Emakumezkoen Ligan Club Polideportivo Bembibre taldearekin. CB Conquero, Uni Girona eta Lointek Gernika taldeetan jokatu du, besteak beste. 2024-25 denboraldian IDK Euskotren taldean aritu zen. Espainiako selekzioko beheko kategorietan internazionala izan da, 2009ko 18 urte azpiko Europako Txapelketan urrezko domina lortuz.
Arraun lagunak – Arraunketa
Mar Larrea. Ondarroa 1994
Donostiako Arraun lagunak taldearen arraunlaria. 2024ko denboraldian nabarmendu den izarretako bat izan da, bere taldeak Euskotren Ligako estropada guztietan eta Kontxako Bandera famatuan garaipena lortzen lagundu baitu.
Arraun lagunak – Arraunketa
Ane Sánchez. Anoeta 1998
Donostiako Arraun Lagunak klubeko arraunlaria. 2024ko denboraldian nagusi izan zen taldearen funtsezko partaidea izan zen, Euskotren Ligako estropada guztiak eta Kontxako Bandera irabaziz.