Go to Top

Obuluen bitrifikazioa

Emakumearen ugalkortasuna babesteaz ari garenean, obuluak bitrifikatzeko (izozteko) aukeraz ari gara, etorkizunean erabiltzeko aukera izateko. Hainbat arrazoi daude ugalkortasuna babesteko:

Arrazoi medikuak:

Ugalkortasuna arriskuan jar dezaketen tratamendu bat jaso behar duten emakumeek edota obulutegian erreserba urria dutenenek egiten dute.

Arrazoi sozialak: 

Hainbat arrazoi tarteko, euren amatasuna atzeratu nahi duten emakumeek egiten dute. Aipatzekoa da emakume baten emankortasuna 35 urtetik aurrera asko jaisten dela.

Azken urteetako ikerkuntzei esker, egun obuluen bitrifikazioak obulu freskoekin egindako tratamenduek bezain emaitza onak ematen dituzte, izan ere, bitrifikatutako obuluen %90ak bizirauten du.

Prozesua 3 urratsetan

Obulutegiaren estimulazioa

Obulu kopuru handiagoa lortzeko xedearekin, obuluaren estimulazio kontrolatua egitea da.

Obuluak ateratzea

Prozesua sedazio bidez egiten da. Interbentzioak 15 minutuko iraupena du. Ingresatu eta 3 ordu geroago, oinarrizko kontrola egin ostean, emakumeri alta ematen zaio.

Jasotako obuluen bitrifikazioa

Azkeneko urratsean ateratako obuluak bitrifikatu egiten dira.

Zure ugalkortasuna babestu nahi al duzu? Informazio gehiago jasotzeko jar zaitez gurekin harremanetan