Go to Top

Testigantzak

7 urtez saiatzen egon ostean, zuei eta Jainkoari esker, gaur hemen nago, 12 astez haurdun.

Nire lehen bisita zoragarria izan zen. Erizain eta medikuek oso modu onean artatu ninduten; desberdina izan zen, aurretik elkar ezagutzen genuela zirudien. Mediku eta erizainengandik gehien gustatzen zaidana zure hitzei eskaintzen dieten arreta berezia da. Denboraz azaldu dezakezu zergatik jo duzun beraiengana, etxean egongo bazina bezala, eta zure arazoei so egiten diete. Bizitza itzuli zidaten Leer más

Modu pertsonalizatuan lagunduta eta babestuta sentitu nintzen.

Ibilbide pertsonal luze baten ostean erabaki nuen ama bakarrik izatea, 42 urterekin. 4 klinika ezagutu ondoren, IVF Donostia aukeratu nuen hurbiltasun geografikoagatik, elkartu aurretik zein azterketa egingo zizkidaten azaldu zidan zentro bakarra izan zelako eta prest agertu zirelako Skype bidez lehen doako elkarrizketa bat egiteko. Lehen kontaktu hori ondo joan zenez, beraiengana jotzea erabaki nuen Leer más

Gertutasun hura, gizatasuna, intimitatea… horregatik erabaki genuen prozesua zuekin egitea.

Zuen hurbiltasun eta onberatasuna izan zen zuekin prozesua egiteko arrazoi nagusia. Tontakeria dirudi, baina beste zentro batzuk ezagutu ditugu eta zuenean sentsazioa desberdina izan zen. Gertuko agertu zineten, prozesu honek eskatzen duen intimitatea eskaini zeniguten galderak egiterako garaian, prozesua erakusterako garaian; aurrekontua azaltzeko unea bera ere zuen kasuan ez zen batere hotza izan. Gela batera Leer más

IVF Donostiari esker ama izateko ametsa bete nuen.

IVF Donostiari esker ama izateko ametsa bete nuen. Ezin izango nuela pentsatu nuen eta, azkenean, zuen laguntzari esker lortu dut! Zoriontsua naiz nire txikia etxean dudala. Begiratzen dudan bakoitzean sinestezina iruditzen zait nire besoetan izatea. Lantalde bikaina, adeitsua, sinpatikoa eta hurbila.

IVFko lantaldea nire amabitxi maitagarriak direla esaten dut beti: ni amets batekin joan nintzaien eta beraiei esker bete egin da.

Laguntza bidezko ugalketa ez da inoiz bide erraza. Emakumeentzat pisu emozional eta fisiko handiko prozesuak dira, baina IVF Donostian babestuta eta lagunduta sentitu nintzen lehen momentutik azken momentura arte: iritsi berri negoenean eta oraindik elkar ezagutzen ez genuenean, tratamendua hasi nuenean, gauzak okerrera egin zutenean eta hobetu zirenean. Uneoro zainduta, artatuta eta babestuta sentitu nintzen, Leer más

Inoiz ez gara gai izango egin diguzuen oparia behar bezainbeste eskertzeko

Bikote askori gertatzen zaien bezala, momentua iritsi eta seme-alabak izatea erabaki genuen. Une horretan bagenekien guretzako zailagoa izan zitekeela, izan ere, gutako batek sindrome genetiko bat zuen eta horrek gure ondorengoentzat arazo bat eragin zezakeen. Argi genuen gure seme-alabek sindromea izatea saihestu nahi genuela, eta horrekin, martxan jarri ginen. IVF Donostiara ilusio eta desilusioz beteriko Leer más