Go to Top

Lege-oharra

1- Lege-informazioa eta onarpena

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k https://www.ivfdonostia.com/ URLaren bidez erabiltzaileen esku jartzen duen Interneteko atariaren zerbitzuaren (aurrerantzean, «Ataria») erabilera arautzen dute honako xedapen hauek. INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL da www.ivfdonostia.com webgunearen titularra.

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren egoitza helbide honetan dago: Begiristain Doktorearen pasealekua, 121; 20014 Donostia, Gipuzkoa. IFK zenbakia: B-95575874.

Webgune honen jomuga ugalketa lagunduari eta haren tratamenduei buruzko informazioa bilatzen duten pertsonak dira bereziki. INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren pazienteek eta osasun-arloko profesionalek beren Eremu Pribatua daukate.

Gure medikuek eta biologoek osatutako talde batek idatzi du hemen dagoen informazioa, eta aldizka eguneratzen da.

Webgunera sartzea doakoa da, erabiltzaileek kontratatutako hornitzaileak hornitutako telekomunikazio-sarearen bidez konektatzeak duen kostua izan ezik. Zerbitzu jakin batzuk gure bezeroentzat dira soilik, eta sarbidea mugatuta dago.

Ataria erabiltzen baduzu, Atariaren erabiltzailetzat (aurrerantzean, «Erabiltzailea») hartuko zaitugu, eta horrek lege-ohar honetan ezarritako baldintza guztiak onartzea dakar. Atarian ematen den zerbitzuak iraupen mugatua du: Erabiltzailea Atarira edo haren bidez ematen diren zerbitzuren batera konektatuta dagoen denbora. Hori dela eta, Erabiltzaileak lege-ohar hau arretaz irakurri beharko du Atarira sartzen den bakoitzean; izan ere, aldatu egin daitezke Ataria bera eta lege-ohar honetan jasotzen diren erabilera-baldintzak.
Interneteko erabiltzaileentzako zenbait zerbitzu edo INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren bezeroentzako zenbait zerbitzu esklusibo baldintza partikularren, araudien eta instrukzioen pean egon daitezke, eta horiek, kasuan-kasuan, lege-ohar hau ordeztu, osatu eta/edo alda dezakete. Nolanahi ere, Erabiltzaileak onartu egin beharko ditu dagokion zerbitzua jaso baino lehen.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Atariko eduki guztiak (gainetik aipaturik: testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, estekak eta gainerako ikus-entzunezko eta soinuzko edukiak, bai eta Atariaren diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere –aurrerantzean, «Edukiak»–) INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren edo hirugarrenen jabetzakoak dira, eta ezingo da kontsideratu Erabiltzaileari laga zaionik jabetza intelektualaren alorrean indarrean dagoen araudiak eduki horiei aitortzen dion ustiapen-eskubiderik, salbu eta Ataria erabiltzeko beharrezkoak direnak. Horrenbestez, debekatuta dago haiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki hedatzea eta eraldatzea, guztiz edo partzialki, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren berariazko baimenik gabe.

Markak, izen komertzialak eta ikur bereizgarriak INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren edo hirugarrenen titulartasunekoak dira; ezingo da kontsideratu Atarian sartzeak inolako eskubiderik ematen duenik aipatutako marka, izen komertzial eta/edo ikur bereizgarrien gainean.

3. Ataria erabiltzeko baldintzak

3.1 Orokorra

Erabiltzaileak Ataria modu arduratsuan erabiltzeko obligazioa hartzen du; alegia, Legearen eta Lege-ohar honen arabera erabiltzea beti. Erabiltzaileak INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori urratzearen ondorioz kalte-galerak sortzen badira.

Berariaz dago debekatuta Ataria INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren edo hirugarrenen ondasun edo interesei kalte egiteko erabiltzea, eta beste edozein modutan INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren edo hirugarrenen sareak, zerbitzariak eta gainerako ekipo informatikoak (hardware) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software) gainkargatzea, erabilezin bihurtzea edo haiei kalte egitea.

3.2 Edukiak

Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du Edukiak Legearen eta Lege-oharraren arabera eta aplikatzekoak izan daitezkeen baldintza, araudi eta instrukzioen arabera erabiltzeko, 1. klausulan xedatutakoarekin bat etorriz.
Erabiltzaileak, indarrean dagoen legediari jarraikiz, ezingo ditu ekintza hauek egin –batzuk aipatzearren–:

  • Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, publikoaren esku utzi, publikoki hedatu, eraldatu edo aldatu, salbu eta legeak baimentzen dituen kasuetan edo berariaz INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k baimendutako kasuetan edo, kasuan-kasuan, ustiapen-eskubideen titulartasuna duenak egiten badu.
  • Jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera softwaretzat edo datu-basetzat jo daitezkeen Edukiak erabilera pribaturako erreproduzitu edo kopiatu. Era berean, debekatuta dago horiek publikoki hedatzea edo hirugarrenen esku jartzea, horretarako Erabiltzaileak edo hirugarren batek erreproduzitu egin behar badu.
  • Atariko Edukiak osoki edo haien funtsezko zati bat, bai eta INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k Erabiltzaileen eskura jartzen dituen datu-baseak ere, atera eta/edo berrerabili.


3.3 Datuak biltzeko formularioak

Lege-ohar honen 5. klausulan xedatutakoa betiere kontuan izanik, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ri zuzendutako eskaera edo zerbitzu jakin batzuk erabili ahal izateko, dagokion Erabiltzailearen erregistroa bete beharko da.
Erabiltzaileak Atariko formularioen bitartez helarazitako informazioa benetakoa izango da arestiko edo beste edozein ondoretarako. Ondore horietarako, helarazitako datu guztiak benetakoak direla ziurtatuko du Erabiltzaileak, eta INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ri helarazitako informazioa eguneratuko du, une oro Erabiltzailearen egoera erreala adierazteko. Nolanahi ere, Erabiltzailea izango da helarazitako adierazpen oker eta zehaztugabeen erantzulea, bai eta INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ri edo hirugarrenei helarazitako informazioa dela-eta eragindako kalteen erantzulea ere.

3.4 Atarira sartzeko estekak jartzea

Interneten erabiltzaile batek bere webguneetan Atari honetara sartzeko estekak jarri nahi baditu, ondoren xehatzen diren baldintzak bete beharko ditu, eta baldintza horien berri ez izateak ez du Legearen ondoriozko erantzukizunetatik libratuko:

  • Atariko home page edo hasiera-orriari bakarrik egongo da lotuta esteka, baina ezin izango du, inondik ere, hura erreproduzitu (inline links, testuen kopia, grafikoak, etab.). Horretarako, aurrez eskatu beharko da baimena.
  • Betiere debekatuta egongo da, une bakoitzean indarrean dauden eta aplikatzekoak diren legeen arabera, Ataria inguratzen duten edo Atariarenak ez diren Interneteko helbideen bidez edukiak bistaratzen dituzten era orotako frame edo markoak ezartzea, eta, betiere, Atariarekin zerikusirik ez duten edukiekin batera bistaratzen direnean, baldin eta: (I) zerbitzuaren edo edukien jatorriari dagokionez, erabiltzaileengan errorea, nahasmendua edo engainua eragiten bada; (II) konparazio edo imitazio desleiala badakar; (III) INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren marka eta ospea aprobetxatzeko baliatzen bada; edo (IV), modu batera edo bestera indarrean dagoen legediak debekatu egiten badu.
  • Esteka jartzen duen webgunetik ez da inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ri buruz, ez haren bazkide, langile eta bezeroei buruz, ezta erakundeak ematen dituen zerbitzuen kalitateari buruz ere.
  • Esteka dagoen webgunean ez da inola ere adieraziko INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k baimena eman duenik esteka jartzeko, ezta igorlearen zerbitzuak babesten, egiaztatzen edo gainbegiratzen dituenik, ez harekin kolaboratzen duenik ere, betiere ez badu horretarako baimena eskuratu aurrez, berariaz eta idatziz.
  • Debekatuta dago igorlearen webgunearen barruan INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren edozein marka izendatzaile, grafiko edo mistoa, edo beste edozein ikur bereizgarri erabiltzea, legeak onartzen dituen kasuetan izan ezik eta INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k berariaz baimentzen dituen kasuetan izan ezik, eta, betiere, halako kasuetan, Atarirako zuzeneko esteka bat onartzen denean, klausula honetan zehazten den eran.
  • Esteka ezartzen duen webguneak leialki bete behar du legea, eta ezin izango du inondik ere eduki, edo estekatu, honelako edukirik, izan propioak edo hirugarrenenak: (I) legez kontrako edukiak, kaltegarriak edo moralaren eta ohitura onen kontrakoak (pornografikoak, bortitzak, arrazistak, etab.); (II) INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k, Erabiltzailearengan, igorlearen ideiak eta adierazpenak – legezkoak nahiz legez kontrakoak– onesten, babesten, eta modu batera edo bestera sostengatzen dituelako uste faltsua eragiten dutenak edo eragin dezaketenak; (III) INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren jarduerarako desegokiak direnak, igortzailearen webguneko edukiak, gaiak eta lekua kontuan hartuta.

4- Erantzukizunik eza

4.1 Informazioari dagokionez

Atarira sartzean, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k ez du webgunearen bitartez eskainitako informazioa egiazkoa, zehatza, egokia, aproposa, osoa eta eguneratua dela egiaztatzeko betebeharrik. Webgune honetako edukiak orokorrak dira eta ez dute, inondik ere, berariazko aholkularitza-zerbitzu profesionalik eratzen, eta, horrenbestez, aipatu informazioa ez da nahikoa Erabiltzaileak har ditzakeen erabaki pertsonal edo enpresa-erabakietarako.

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k, bestalde, ez du izango inolako erantzukizunik Atarian jasotako informazioan oinarrituz hartutako erabakien gainean, ez eta Atarian jasotako informazioan oinarritutako jarduketek Erabiltzeari edo hirugarrenei eragindako kalteen gainean ere.

Bereziki, ez dugu gure gain hartuko adingabeek orria erabiltzearen gaineko erantzukizunik, edukiek haien sentiberatasuna mintzen badute.

4.2 Zerbitzuaren kalitateari dagokionez

Atarira sartzeak INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ri ez dio sortzen birus, har edo beste edozein elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatzeko obligaziorik. Erabiltzaileari dagokio, kasu guztietan, programa informatiko kaltegarriak detektatu eta desinfektatzeko tresna egokiak edukitzea.

Atariko zerbitzua erabiltzean Erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipamendu informatikoetan kalterik gertatuz gero, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k ez du horren inguruko erantzukizunik izango.

4.3 Zerbitzuaren erabilgarritasunari dagokionez
Atarira sartzeko, beharrezkoa da hirugarrenen zerbitzuak eta hornidura izatea, telekomunikazio-sareen bidezko garraioa barne. Telekomunikazio sare horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dira INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ren ardura eta, hortaz, Atariaren bitartez emandako zerbitzuak eten edo bertan behera gera daitezke, edo erabiltzaileek ez erabiltzeko moduan izan, Atariko zerbitzua ematen den bitartean edo eman aurretik.

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k ez du Erabiltzaileari eragindako kalteen eta galeren erantzukizuna, kalte eta galera horiek telekomunikazio-sareen akatsen edo deskonexioen ondorio badira, eta akats edo deskonexio horien ondorioz Atariko zerbitzua eten edo bertan behera geratzen bada zerbitzua ematen den bitartean edo eman aurretik.

4.4 Atariaren bidez estekatutako eduki eta zerbitzuei dagokienez

Atarira sartzeko zerbitzuen barruan sartzen dira estekatze-gailu teknikoak, direktorioak, bai eta bilaketa-tresnak ere, zeinen bidez Erabiltzailea Interneteko beste webgune eta atari batzuetara sar baitaiteke (aurrerantzean, «Webgune Estekatuak»). Kasu horietan, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k bitartekaritza-zerbitzuen egile gisa jarduten du, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 17. artikuluarekin bat etorriz; Webgune Estekatuetako eduki eta zerbitzuen gaineko erantzukizuna izango du soilik, legez kanpoko egoera horren berri izan eta beharrezko prestasunarekin ez badu desaktibatzen esteka. Erabiltzaileak uste badu legez kanpoko edo egokia ez den edukia duen Webgune Estekatu bat dagoela, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ri jakinaraz diezaioke 6. klausulan xedatzen diren prozedura eta ondoreekin bat; nolanahi ere, jakinarazteak ez dakar berekin esteka hori ezabatzeko obligazioa.

Webgune Estekatuak egoteak ez du esan nahi, ezein kasutan, webgune horien arduradun edo titularrekin akordiorik dagoenik, ez eta INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k haietan eskaintzen diren adierazpen, eduki edo zerbitzuak gomendatu edo sustatu dituenik, ezta haiekin identifikatzen denik ere.

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k ez ditu ezagutzen Webgune Estekatuen eduki eta zerbitzuak, eta, horrenbestez, ez du bere gain erantzukizunik hartzen Webgune Estekatuetako zerbitzu eta/edo edukien legezkotasun ezagatik, kalitate-gabeziagatik, eguneraketa ezagatik, akatsengatik eta eraginkortasun ezagatik eragindako kalteen gainean, ez eta INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ri zuzenean lepora ezin dakiokeen beste edozein kalteren gainean ere.

5. Legez kanpokoak eta egokiak ez diren jarduerak jakinaraztea

Erabiltzaileak edo Interneteko beste edozein erabiltzailek ikusten badu Webgune Estekatuek kaltegarriak, iraingarriak, indarkeriazkoak edo moralaren aurkakoak diren eduki edo zerbitzuak eskaintzen dituzten orrietara bidaltzen dutela, harremanetan jar daiteke INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-rekin. Honako datu hauek adierazi beharko ditu:

Komunikatzailearen datuak: izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa;
Webgune Estekatuaren legez kanpoko izaera edo izaera desegokia erakusten duten egintzen deskribapena;
Eskubideak urratzen badira, hala nola jabetza intelektualarenak edo industrialarenak, urratutako eskubidearen titularraren datu pertsonalak, pertsona hori komunikatzailea bera ez baldin bada. Era berean, eskubideen titularraren zilegitasuna egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du, eta, hala balegokio, titularraren izenean jarduteko ordezkaritzarena, komunikatzailea beste pertsona bat denean;

Erreklamazioko informazioa zehatza dela egiaztatzeko berariazko adierazpena.
INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k klausula honetan aurreikusitako komunikazioa jasotzeak ez du esan nahi, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko Legean xedatutakoarekin bat etorriz, komunikatzaileak adierazitako jarduera eta/edo edukien gaineko benetako ezagutza dagoenik.

Era berean, eskubideen titularraren zilegitasuna egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du, eta, hala balegokio, titularraren izenean jarduteko ordezkaritzarena, komunikatzailea beste pertsona bat denean;
Erreklamazioko informazioa zehatza dela egiaztatzeko berariazko adierazpena.

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k klausula honetan aurreikusitako komunikazioa jasotzeak ez du esan nahi, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko Legean xedatutakoarekin bat etorriz, komunikatzaileak adierazitako jarduera eta/edo edukien gaineko benetako ezagutza dagoenik.

6. Web orria eguneratzea eta aldatzea

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k beretzat gordetzen du bere webgunean bildutako informazioa eta haren konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, aldez aurretik ohartarazi gabe eta horregatik inongo erantzukizunik hartu gabe.

7. Aplika daitekeen jurisdikzioa eta legea

Oro har, gure webguneko zerbitzuak ematearen ondorioz bezeroekin dauzkagun harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren mende egongo dira.

8. Kalitate-politika

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL enpresak ginekologia eta ugalketarekin lotutako tratamendu- eta aholku-zerbitzu medikoak eskaintzen ditu, eta honako funtsezko helburu estrategiko hauek ditu:

  • Gure bezeroen ahalik gogobetetasun-maila handiena lortzea haien espektatiba eta beharretara egokiturik eskaintzen dizkiegun zerbitzuen bidez, emandako tratu eta arretaren bidez, eta aplikatutako tratamenduetan lortutako haurdunaldi-tasa altua kontuan hartuta.
  • Etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa-sistema mantentzea, bai gure prozesuen barne-kudeaketan bai gure zerbitzuak emateko orduan.
  • Enpresaren jarduerari aplika dakiokeen legedia eta gure bezeroen eskakizunak betetzea.
  • Gure langile eta kolaboratzaileen ahalik eta motibazio eta inplikazio handiena lortzea, gure zerbitzu eta prozesu guztietan kalitatea ezartzeari dagokionez.

Aipatu helburuak betetzera bideratutako politika honako ekintza hauetan zehazten diren funtsezko printzipio batzuetan oinarritzen da:

  • Kalitate-kudeaketarako sistema bat ezartzea, txertatzea eta mantentzea, zeina eraginkorra izango den eta Zuzendaritzaren gainerako funtzioekin batera planifikatu eta garatuko den.
  • Enpresako Zuzendaritzaren eta langileen konpromisoa da guztiok barneratua izatea bai helburuak bai bete beharreko kalitate-politika, eta, era berean, kalitate-politika hori hedatua eta eguneratua egotea enpresako maila guztietan.
  • Enpresak ezarritako helburuak –kalitate-helburuak barne– lortzeko behar diren giza baliabide, prestakuntza-baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomikoak ziurtatzea.
  • Enpresaren zerbitzuen emaitzak ebidentzia eta froga objektiboz laguntzea, Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren betekizunei dagokienez.

Horrenbestez, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-ko Zuzendaritzak adierazten du enpresan ezarritako Kalitatea Kudeatzeko Sistema zuzen aplikatzea eta mantentzea erabaki eta bere gain hartzen duela, bezero eta pazienteekin duen konpromisoa betetzeko.