Go to Top

Teknika osagarriak

Laguntza bidezko tratamenduak

Hauek dira IVF Donostian eskaintzen ditugun laguntza bidezko ugalketa teknikak osagarriak.

Enbrioien kultiboa

Blastozistoen kultiboa

Enbrioiak Blastozisto fasera iritsi arte (5. eguna) laborategian hazten dira. Teknika honek ezarpen tasak handitzeaz gain, (bastozistoek % 50,5eko ezarpen tasa duten bitartean, 3. egunera arte garatutako enbrioiek % 30,1ekoa dute), enbrioi bakarra transferitzeko aukera ematen du eta, horri esker, haurduntze anizkoitzak saihesten dira.

Geri+ Inkubagailua (EEVA sistema integratua)

Time-lapse teknologia berritzaile baten bitartez, Geri + inkubagailuak enbrioien jarraipen zehatz bat burutzen du. Gainera, bere diseinuak enbrioien banakako inkubazioa baimentzen du, tratamendu osoan zehar enbrioien inkubazio hobeezina bermatuz. Geri + inkubagailuak EEVA sistema (Early Embryo Viability Assessment) integratua dauka, zeinak modu goiztiar, objektibo eta ez indartuan, umetokira transferitzeko enbrioi egokienak zeintzuk diren zehazten duen, enbrioi bakarraren transferentzia eginaz arrakasta aukerak areagotuz.

Enbrioiak izoztea

FIV tratamendu baten ondoren, ohikoa da soberan geratu diren kalitate oneko enbrioiak izatea. Teknika honen bidez, soberan dauden enbrioiak izoztu egiten dira hainbat arrazoi direla medio. Etorkizunean erabili ahal izateko, esate baterako, emakumea haurdun geratu ez delako edota bigarren haurduntze bat nahi delako.

Kolapsoa

Teknika honi esker, izoztutako enbrioiek bizirauteko dituzten aukerak handitzen dira. Kolapso teknika erabiliz, enbrioiak izoztu aurretik deshidratatu egiten dira; modu horretan, izotz kristalak sortzeko probabilitatea saihesten da.

Hatching-a

Hala deitzen zaio enbrioiaren irteera errazteko eta emakumearen umetokian ezartzen laguntzeko xedearekin, zona peluzidoan (enbrioia inguratzen duen geruzan) irekiera txiki bat egiteari.

Hatching teknika enbrioiak desizozten diren kasuetan edota enbrioiek zona peluzido lodiagoa duten kasuetan erabiltzen da. Hainbat FIV prozesu burutu dituzten bikoteekin edota adinean aurrera doazen pazienteekin ere erabili daiteke.

Espermari aplikatutako teknikak

Esperma-garbiketa

Gizona birus edo gaixotasun kutsakor baten eramailea denean egiten da, esate baterako, GIB/VIH-aren kasuan. Teknika honi esker, emakumea edo haurra kutsatzeko arriskua saihesten da. Prozesuaren lehen pausoan, lagina hartu eta garbitu egiten da. Laginaren zati bat izoztu egiten da eta bestea genetikoki aztertzen da birusa detektatzeko xedearekin. Emaitza negatiboa bada, izoztutako lagina desizoztu eta tratamendurako erabiltzen da.

MACS

Ezaugarri egokienak dituzten espermatozoideak aukeratzeari esaten zaio horrela, hau da, haurdun geratzeko arrakasta areagotzeko espermatozoide apoptikoak (hiltzera destinatuta dauden espermatozoideak) kendu eta osasuntsu daudenak hautatzeari, alegia. Teknika hau DNA-n zatiketa kopuru esanguratsua dagoen kasuetan, kalitate urriko enbrioiak dituzten gaixoekin edota behin eta berriz abortoak izan dituzten emakumeekin erabiltzen da.

Biopsia testikularra

Ebakuntza txiki baten bitartez espermatozoideak lortzea ahalbidetzen duen teknika da biopsia testikularra. Teknika hau, azospermia, oligozospermia gogorra edo apurketa handia dagoen kasuetan erabiltzen da, baita basektomia egin duten pazienteetan ere.

Beste teknika osagarriak

Ezarpenaren aurreko analisi genetikoa (PGT-A)

Teknika berritzaile honek ezarpenaren aurretik enbrioiaren azterketa genetikoa egitea ahalbidetzen du. Enbrioien hainbat zelula hartzen dira garapenaren 5. edo 6. egunean eta, egun existitzen diren teknika genetiko aurreratuenak erabiliz (NGS), aztertu egiten dira alterazio genetikoak identifikatzeko xedearekin.

Heres test-a

Heres diagnostiko genetikoko Test-ari eske, 200 gaixotasun genetiko baino gehiago eta horiek haurrari transmititzeko arriskua hauteman ditzakegu. Diagnostikatzen dituen gaixotasunen kopuru altua dela eta, merkatuan dagoen test aurreratuenetarikoa da Recombine.

ERMAP – IMAP

ER Map test pertsonalizatuak endometrioaren harmen egoera zehaztea eta enbrioiaren transferentzia burutzeko unerik egokiena zein den zehaztasunez ezagutzea ahalbidetzen du. ER Map %20-a osatzen duten kasu horien irtenbidea da, ezarpen leiho higitua deritzon ezarpen akats errepikatuen kasuena, alegia.

Gidget sistema

Gidget sistema laborategian gauzatzen diren FIV prozedura guztien monitorizazioa, identifikazioa eta jarraipena egiteko sistema berritzaile bat da. Dispositibo honi esker, tratamenduan dauden pertsonen identifikazioa egiteaz gain, prozesu osoaren trazabilizatea egiten da, enbrio zein gametoekin gauzatzen diren manipulazio eta teknika guztiak zuzen eta akatsik gabe egiten direla bermatuz.

Tratamenduaren inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.