Go to Top

Obodonazioa

IVF Donostian eskaintzen dugun obulu donazio zerbitzu bikainari esker, arrazoi ugarirengatik haurdun gelditu ezin duten emakume askok ama izateko ametsa bete dute. Gure zentroan dugun emaile-bankuari esker, itxarote-zerrendak maximora murrizten ditugu gure pazienteentzat.  

Gaixoak tratamendu mota hau egitea erabakitzen duen momentutik, emaileen obuluekin egindako prozesuak bi hilabeteko iraupena du.

Tratamendu hau ondorengo kasuetan gomendatzen da…

  • Obulutegiaren akats goiztiarra.
  • Menopausia.
  • Anomalia genetikoak.
  • In vitro ernalketan huts egiteak.
  • Obuluak hartzeko teknikoki obulutegira iritsi ezin denean.
  • Ziklo menstrual normala duten 40 urtetik gorako emakumeak.
  • Abortu errepikatuak.

Obulu emailea aukeratzerako garaian, bi emakumeen arteko ezaugarri fisikoak eta odol-taldea baloratzen dira.

Prozesua 5 urratsetan

Obulu emailearen obulutegiaren estimulazioa

Obulutegiaren estimulazioari esker emaile den emakumearen obulu kopuru egokia lortzen dugu.

Emaileren obuluak ateratzea

Interbentzio sinplea da, gutxi gora behera 15 minutuko iraupena duena eta sedazio bidez gauzatzen dena. Interbentzioa amaitu ostean, eta oinarrizko kontrol medikua egin eta gero, emakumeri alta ematen zaio.

Intseminazioa

Gizonezkoaren lagina hartu ostean, esperma prestatu egiten da fekundazioa egin ahal izateko (fekundazioa oinarrizko FIV teknika edota ICSI teknika erabiliz egin daiteke. )

Ernaldutako obuluen in vitro hazkuntza

Ernaldutako obuluak laborategian hazten dira 5 egunez, blastozisto fasera iritsi arte. Garapen aurreratuari eta puntako inkubagailuei esker etengabeko jarraipena egiten da, enbrioien kalitatea uneoro aztertuz eta transferitzeko egokiena den enbrioia aukeratzea ahalbidetuz.

Enbrioien transferentzia

Enbrioi egokiena aukeratu denean, emakumearen umetokian ezartzen da. Erabili ez diren enbrioiek morfologia ona badute, izoztu (bitrifikatu) egiten dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.