Go to Top

Intseminazio artifiziala

Laguntza bidezko ugalketa teknikak

REPRODUCCION_INSEMINACION_iIntseminazio artifiziala

Intseminazio artifiziala mundu mailan gehien erabiltzen den laguntza bidezko teknika da. Intseminazioaz hitz egiten dugunean, haurdun geratzeko xedearekin semena emakumearen uteroan ezartzeaz mintzo gara.

Lehen aukera gisa tratamendu hau egiteko, ondorengo baldintzak bete behar ditu bikoteak:

  • Osotasun tubarikoa bermatzen duen anatomia pelbikoa izatea.
  • Gizonezkoen kasuan, semenaren gaitze prozesuaren ondoren, 5 miliotik gorako espermatozoide mugikorren kontzentrazioa izatea.
  • 40 urte baino gazteagoak izatea.
  • Bikotearen semenarekin huts egindako 4 intseminazio artifizialeko saiakera baino gehiago ez izatea.
  • Gizonezko bikoterik ez duten emakumeen kasuetan (bikote gabeak edo 2 emakumez osatutakoak). 

Laguntza Bidezko Ugalketa tratamenduen inguruan gehiago jakin nahi duzu?

Prozesua 3 urratsetan

Obulutegiaren estimulazioa

Estimulazioari esker, obozito erabilgarri gehiago lortzen dira.

Ekografia bidezko kontrola

Emakumearen jarraipena egitea funtsezkoa da obulazio momentua eta intseminazioaren eguna ondo sinkronizatzeko.

Lagina jasotzea eta semenaren prestakuntza

Gizonaren lagina hartu ostean, intseminazioa egiteko mugikortasun egokia duten espermatozoideak aukeratzen dira eta emakumearen umetokian txertatzen dira.

Intseminazio artifizial motak

IAC

Bikotekidearen semenarekin egindako Intseminazio Artifiziala

  • Noiz erabili
  • Disfuntzio sexuala edota espermatozoideen kontzentrazio baxua duten gizonezkoak.
  • Faktore zerbikalak, obuluen disfuntzioak edota endometriosi arinak eragindako emakumezkoen ugalkortasun-arazoak.
  • Antzutasun inmunologikoa.
  • Jatorri ezezaguneko ernalezintasuna.

IAD

Emaileen semenarekin egindako Intseminazio Artifiziala

  • Noiz erabili
  • Azoospermia duten gizonezkoak.
  • Nahasmendu genetikoen edo gaixotasun kutsakorren transmisio aukerak dituzten kasuak.
  • Bikote gabeko emakumeak.

Nuevo llamado a la acción