Go to Top

In vitro ernalketa (FIV – ICSI)

REPRODUCCION_FECUNDACION_inIn Vitro Ernalketa (FIV) emakumearen obuluak bere gorputzetik kanpo ernaltzean da, hau da, laborategian. Tratamendua bi teknika nagusiren bitartez gauzatzen da: 

FIV konbentzionala: obuluak atera eta gero espermatozoideekin kontaktuan jartzen dira (bikotekidearenak edo emailearenak) eta laborategian inkubatzen dira. 

ICSI (Intra Cytoplasmic Sperm Injection): puntzio bidez jasotako obuluetan espermatozoide bakarra sartzeari deitzen zaio.

Tratamendu hau ondorengo kasuetan gauzatzen da:

  • Fallopioren tronpetan arazoa duten edota endometriosi-a duten emakumeak.
  • Obulu erretserba baxuko emakumeak.
  • Intseminazio artifiziala egiteko espermatozoide kopuru urria duten gizonezkoak.
  • Huts egindako intseminazio artifizialeko 4 saiakera dituzten bikoteak.

Prozesua 5 urratsetan

Obulutegiaren estimulazioa

Obulu kopuru handiagoa lortzeko xedearekin, obuluaren estimulazio kontrolatua egiten da.

Obuluak ateratzea

Prozesua sedazio bidez egiten da. Interbentzioak 15 minutuko iraupena du. Ingresatu eta 3 ordu geroago, oinarrizko kontrola egin ostean, emakumeri alta ematen zaio.

Intseminazioa

Esperma lagina jaso ondoren intseminazioa egiteko prestatzen da, gaixoaren diagnostikoaren arabera FIV konbentzionala edo ISCI teknika erabiliz. Laborategia emakumearen gorputz-tenperaturara mantentzen da ernalkuntzan laguntzeko.

Ernaldutako obuluen in vitro hazkuntza

18 ordu igaro ondoren, obuluak aztertzen dira eta zenbat ernaldu diren ikusten da. Ernaldutako obuluak 5 egunez hazten dira laborategian, blastozisto fasera iritsi arte. Garapen aurreratu horri esker, enbrioien kalitatearen azterketa zehatzagoa egin daiteke, eta hala, transferitzeko egokiena den enbrioia aukeratzen da.

Enbrioien transferentzia

Enbrioi egokiena aukeratu denean, emakumearen umetokian ezartzen da. Erabili ez diren enbrioiek morfologia ona badute, izoztu (bitrifikatu) egiten dira.