Go to Top

Ernalezintasunaren diagnostikoa

Gizonezkoen eta emakumezkoen ernalezintasuna

infertilidad

Zergatik ez naiz haurdun gelditzen?

Tratamendu pertsonalizatu eta eraginkor bat egiteko, diagnostiko on bat gauzatzea funtsezkoa da. Prozesua, beraz, bikotearen azterketa eginez hasten da eta, bertan, era naturalean haurdun ez gelditzeko zein arrazoi egon daitekeen identifikatzen dugu.

icono_mujer

Emakumearen azterketa

Emakumezkoen kasuan, funtsezko bi diagnostiko froga egin ohi dira: umetoki mailan egon daitezkeen patologiak baztertzeko ekografia baginala eta folikulu zenbaketa bat erreserba obarikoaren egoera zehazteko. Gainera, obarioen funtzionamendu egokia baieztatzeko analitika hormonal bat burutuko da.

Froga hauek ondo atera badira edo semenean alterazioa arina bada, Falopio tronpen iragazkortasuna konprobatuko da histerosalpingografia izeneko froga baten bitartez. Froga honek umetoki lepotik zehar kontraste bat sartu eta bi tronpak bere ibilbidearen osotasunean zeharkatzen dituela egiztatzean datza.

icono_hombre

Gizonaren azterketa

Gizonezkoen kasuan, seminograma edo semen-azterketa egiten da, hau da, semen lagin bat jaso eta espermatozoide kopurua, mugikortasuna eta morfologia aztertzen dira.

  • Kopurua: milimetro bakoitzeko espermatozoide kopurua. Ohiko kopurua mililitroko 15 milioitik gorako espermatozoide-kontzentrazioa izatea da. (15 M/ml.)
  • Mugikortasuna: mugikortasun egokia duten espermatozoideen ehunekoa. A+B espermatozoideen %32 < ohikoa litzateke. 
  • Morfologia: akats morfologikoak aztertzen dira, izan ere, morfologiak harremana du semenaren ernaltzeko gaitasunarekin.

Horrez gain, espermaren DNA zatiketa ikertzen da; espermatozoideek DNAn hausturak izatearen posibilitatea, alegia. Haustura horien ondorioz, ezarpenean hutsegiteak, enbrioien garapen anomaloak edota haurdunaldiaren fase aurreratuan abortuak gerta daitezke.  

Azkenik, diagnostikoa egin ondoren, semena prestatzen da, gizonezkoaren ikuspuntutik laguntza bidezko teknika egokiena zein den erabakitzeko.