Go to Top

Obstetrizia

Haurdunaldiko frogak eta jarraipena

7. astea

Bihotz taupadaren ekografia

10. astea

10. astetik aurrera:
Odol analisia

Jaio aurretiko diagnostiko ez inbaditzailea (TPNI)

 

12. astea

Morfologia arazo larriak hautemateko eta garondo transluzentzia neurketarako ekografia.

Preeklampsia behaketa preeklampsia goiztiarraren prebentziorako eta tratamendu prebentiboa aholkatzeko (Azido Azetil Salizilikoa).

Down Sindromea,13 eta 18 trisomietako sindromea, Patauren Sindromea edo Edwards Sindromearentzat jaio aurretiko behaketa.

16. astea

Haurraren sexua zehazten den segimendu ekografia.

20. astea

Ekografia morfologikoa

24. astea

3D – 4D segimendu ekografia. 4D ekografiak haurraren malformazio fisikoen inguruko informazio gehiago ematen du.

O´sullivan test-a (azukre froga) burutzen den bigarren hiruhilekoko segimendu analitika eskatzen dugu.

28. astea

Segimendu ekografia. 28.astean Gammaglobulina Anti D (RH-aren txertoa) jartzea gomendatzen da RH negatiboa duten emakumeentzat.

32. astea

32 eta 33 asteetan umearen hazkuntza zehazteko ekografia bat burutuko dugu.

36. astea

Haurdunaldi amaierako analisia eskatzen dugu eta Estreptokokoaren froga egiten dugu (kultura errektobaginala). Froga honekin Estreptokokoen presentzia hauteman dezakegu eta positiboa izaten denetan, jaioberriko infekzioak saihesteko tratamentu intraparto antibiotikoaren beharraz ohartarazten dugu.

38. astea

Jarraipen ekografia. Haurraren hazkuntza baloratzeaz gain likido amniotikoaren kantitatea eta plazentaren egoera aztertzen dugu.

40. astea

Erditze aurretiko azken jarraipen kontsulta. Umetoki lepoaren egoera ebaluatzen dugu eta pazientearen haurdunaldiaren inguruko txosten zehatz bat ematen dugu.

Era berean, erditzearen aurretik pazienteari laguntzen diogu behar duen guztian (beste zentro batzuekin kontaktua, prozedimentuen inguruko zalantzak…).

Tratamenduaren inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.