Go to Top

Ginekologia

Azterketak, froga osagarriak eta tratamenduak

IVF Donostian emakumearen osasunari dagozkion tratamendu integralak burutzen ditugu, menarkiatik hasi eta menopausiara arte, baita menopausia ondorengo adinetan ere. Zerbitzu hauek emakumearen osasun tratamendu integralak eskaintzen dituen unitate bat edukitzearen helburuari erantzuten diete.

Azterketak

> Zerbix-eko minbiziaren prebentzioa
GPB- Giza Papilomaren Birusa
Zitologia
Kolposkopia: umetoki lepoko azterketa egiteko froga osagarria.

> Bularreko minbiziaren prebentzioa: Onkologikoan kokatuta egoteak bularreko gaixotasunaren inguruko zerbitzu integrala eskaintzea baimentzen digu.

> Endometrio minbiziaren prebentzioa

> Endometriosia

> Kontrazepzioa

> Menopausia

> Umetokiko miomak

Froga osagarriak

> 2D eta 3D Ekografia Ginekologikoak

> Histerosonografia: umetoki barrunbearen balorazioa gazur infusioaren eta estudio ekografikoaren bidez.

> Histerosalpingosonografia: umetoki barrunbearen eta falopio tronpen iragazkortasunaren balorazioa, urez eta glizerinaz osatutako gel baten infusio bidez. Konposatu honek, ekografia bidez tronpen ibilbidea ahalbidetzen du.

> Histeroscopia: umetoki barrunbearen balorazioa zuzeneko irudiaren bistaratzeaz baliatuz. Froga diagnostikagarria edo terapia diagnostikagarria izan daiteke emaitzaren arabera.

> Biopsia endometriala: kontsultan edo histeroskopia bitartez egin daiteke. Froga hau, anomaliaren bat hauteman denean pazientearen endometrioa aztertzeko erabiltzen da.

> Zauri txikiko kirurgia ginekologikoa: minilaparoscopia.

> Umetokiko miomak tratatzeko irrati-maiztasuna.

> Atrofia bulbobaginala tratatzeko azido hialuroniko injekzioak

> Tratamendu hormonalak: menopausia, endometriosis, dismenorrea (hileroko min handiak), hipermenorrea (odol jario handia) edo antzeko kasuetan erabiltzen da.

> Patologia zerbikaleko tratamendua: umetoki lepoan aurkitutako lesio larriak konizazio teknikaren bitartez tratatzen dira. Teknika honek gaixotutako eremua lehortzean datza, umetokiko minbizia garapen posibleak ekiditeko.

Tratamenduaren inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.