Go to Top

Datuen babesa

1- Datuen babesa eta pribatutasun-politika

Atarian datuak sartzeko erabiltzen diren formularioen bidez bildutako datuak konfidentzialtasunez eta esklusibotasunez tratatuko ditu INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k, pazienteekiko harremana kudeatzeko, informazio-eskaerei, kontsulta-eskaerei eta/edo jardueraren batean izena emateko eskaerei erantzuteko, buletinen bateko harpidetza kudeatzeko, eta, merkataritzako informazioa edo mezuak bidaltzeko eta/edo arreta egokia bermatzeko asistentzia-prozesuko faseetan, halakorik onartuko balitz. Gurekin harremanetan jartzean, zure harremanetarako datuak tratatzea baimentzen ari zara, azaldutako xedeetarako.

Horrela, datu pertsonalen gaineko sekretua gordetzeko eginbeharra betetzeko konpromisoa hartzen dugu, bai eta haiek zaintzeko eta neurri guztiak hartzeko ere, datuak aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea eragozteko. Horrenbestez, gure bezeroei buruzko informazio guztia ez zaie hirugarrenei lagako, eta, ez bada berariaz eskatzen, haien datuak ez zaizkio jakinaraziko kanpoko ezein erakunderi.

Era berean, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k jakinarazten du datuak ezeztatu, ezabatu eta/edo blokeatu egingo dituela, datu horiek zehaztugabeak edo osatugabeak badira edo beren xederako egokiak edo beharrezkoak izateari uzten diotenean, datuen babeserako legedian xedatutakoarekin bat etorriz.

Dagokion formularioko «Bidali» botoia sakatuz, Erabiltzaileak berariazko baimena ematen du bere datuak erabil daitezen, egindako kontsultari buruzko mezu profesionalak posta elektroniko bidez edo beste edozein bitartekoren bidez bidaltzeko. Hala ere, Erabiltzaileak ezeztatu egin dezake emandako onarpena, eta bidaltzen zaion mezu bakoitzean uko egin ahalko dio mezu horiek jasotzeari edo, bestela, lege-ohar honen 1. klausulan adierazitako eta horretarako gaitutako helbidera jo beharko du. Era berean, mezuak bidaltzen diren bakoitzean, berariaz adieraziko da mezu profesional gehiago jasotzeari uko egiteko gaitutako prozedura.

Datuak biltzeko formularioetan, izartxo batekin markatutako eremuak nahitaezkoak dira; beraz, Erabiltzaileak ez baditu datu horiek ematen, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k uko egin ahalko dio, bere erabakiz, zerbitzu hori emateari.

Erabiltzaileak eskubidea du INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL erakunde honetan berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez egiazta diezaioten. Era berean, Erabiltzaileak bere datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko eskubidea du, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako, eta, halaber, datuak transferitzeko eska dezake.  Inguruabar jakin batzuetan, Erabiltzaileak bere datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango du. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu. Erabiltzaileak bere datuak tratatzearen kontra egin dezake, bere egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik.

INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak egin edo horien aurrean defendatzeko izan ezik. Gogora ezazu edozein unetan aurkez dezakezula erreklamazio bat kontrol-agintaritzan.

Europako eta Estatuko Datu Pertsonalen Babeserako indarrean dauden legedietan eskatzen diren segurtasun-mailak hartzen ditu INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k. Hala ere, aurrekoa gorabehera, segurtasun teknikoa ez da gaindiezina Interneten gisako baliabide batean, eta filtrazioak egon daitezke hirugarrenek egindako dolozko jarduketen ondorioz.

1.1 Adin txikikoak

Gure zerbitzuak adinez nagusi diren pertsonentzat dira; kasuren batean, gure zerbitzuak berariaz adin txikikoei zuzentzen bazaizkie, INSTITUTO VASCO DE FERTILIDAD SL-k gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak biltzeko, edo, bestela, datuen bilketa automatizatua egiteko, indarrean dagoen legedian xedatutakoaren arabera. Erabiltzailea adin txikikoa bada, gurasoen edo tutoreen aurretiazko baimena izan beharko du, webguneko formularioetan bere datu pertsonalak sartzen hasi baino lehen.