Go to Top

Ugalkotasunari buruz hitz egingo dugu martxoaren 9an Kutxa Kulturren

Elisa Pérez Larrea medikuak eta Rebeca Fernández Martínez Ugalkortasunaren Euskal Institutuko enbriologoak ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruko hitzaldi bat eskainiko dute Kutxa Kulturren. Hitzaldia martxoaren 9an izango da, 19:30ean  (Tabakalerako 4. solairuan).

2019an hiriko zenbait eragile eta erakundeekin batera informazio hitzaldiak antolatzeko ekimena martxan jarri genuen, ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruan informatzeko. 

Gure taldeak informazio eta sentsibilazio batzar horiek antolatzearen aldeko apustua egin du, oraindik laguntza bidezko ugalketaren mundua ezezaguna delako. Bikoteen %15 ugalkortasun arazoak izan arren, eta hedabideetan eta Interneten gai nabarmen bat izateaz gain, haurdun ez geratzeko prozesu gogorra bizi duten pertsonak galduta sentitzen dira profesional batengana jotzea erabaki arte.

Ugalkortasun eza sortzen duten arazoak eta haurdunaldia ez iristea eragiten duten arrazoiak, intseminazio artifiziala, in vitro ernalketa eta obulu-donazioa bezalako tekniken arteko desberdintasunak… laguntza bidezko ugalkortasunaren mundua zabala da eta zaila gai horien inguruan inoiz entzun ez duenarentzat. Hala ere, pertsonen ugalketa-gaitasunak ulertzea eta kasu hauetan medikuntzak nola lagun dezakeen jakitea erabakigarria izan daiteke. 

Kontziente gara informazioa eskuragarri izateak nola laguntzen duen: badakigu egunero ezagutzen ditugulako beren bizipenak kontatzen dizkigute emakume eta bikoteak, eta gertatzen ari zaiena ulertzearekin bakarrik, lasaitasun handia sentitzen dute. 

Horregatik, denok gonbidatuta zaudete ugalkortasunaren inguruko hitzaldi honetara: El embarazo, ¿por qué no llega?. Hori ezagutzeko, deskubritzeko eta laguntza bidezko ugalkortasuna bezalako gai garrantzitsu bati buruz pixka bat gehiago jakiteko. 

Elisa Perez Larrea, zentroko ginekologoak eta Rebeca Fernandez Martinez enbriologoak hartuko dute parte. Gai hauen inguruan hitz egingo dugu: zer den ugalkortasuna eta zeintzuk diren hardunaldiaren bilaketan eragiten duten arrazoi nagusiak; nola egin aurre teknika eta tratamendu desberdinekin…

Gainera, bukaerako galde-erantzunen tartean, gerturatzen diren pertsonak zalantzak argitu ahal izango dituzte IVF Donostiaren lan taldearen eskutik.

Hitzaldia dohanik izan arren, eskertuko genuke edukiera kontrolatzeko aldez aurretik izena ematea. Esteka honetan eman dezakezu izena.

, , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude