Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Laguntza bidezko ugalketa

IVF Donostiak etapa berri bati hasiera emango dio Donostiako Antiguo auzoan

Ugalkortasunaren Euskal Institutuko lan-taldeak lekualdaketa egin dugu Donostiako Antiguo auzoko instalazio berrietara, Tolosa Hiribidea 71-73. Etapa berri honi ilusioz ekiten diogu. Kokapen berrian ere gurera etortzen diren pertsonei familia bat osatzen laguntzen jarraituko dugu, gure onena emanez, entzunez, enpatiaz eta beti puntako teknologiaren alde apustu eginez. 2019ari agur esateko erarik egokiena da, etorkizuneko gure proiektuarekin ilusioz beterik.  Instalazio berrietan ere jarraitzen dugu gure lanaren oinarrizko printzipioak bermatzen: Gipuzkoan laguntza bidezko …Gehiago irakurri

Obulutegi polikistikoaren sindromea ulertzea

Obulutegi polikistikoen sindromea da kasu askotan Ginekologiako eta Laguntza Bidezko Ugalketako profesionalengana jotzeko arrazoia. Ugalkortasun adinean dauden emakumeen %6-21ak desoreka hormonala hau pairatzen du eta, oraindik ere sindromearen jatorria ezezaguna da.  Sindromeak eragiten dituen sintomak aldakorrak diren arren, hileko irregularrak izatea da ohikoena. Obulutegi polikistikoen sindromea pairatzen duten emakumeek menstruazio gabeko denbora tarte labur edo luzeagoak izan ditzakete (oligomenorrea), kasu batzuetan 6 hilabetera artekoak izatera iritsi daitezke (amenorrea).  Beste sintoma …Gehiago irakurri

Haurdunaldi anizkoitzak eta laguntza bidezko ugalketa

In Vitro Ernalketa tratamenduetan enbrioi bat baino gehiago transferitzen denean haurdunaldi anizkoitzak izateko aukera areagotzen da. Ugalkortasunaren Euskal Institutuan beti azpimarratzen dugu 5. egunera arte garatutako enbrioi bakarra, (blastozisto izenez ezagutzen dena) transferitzearen garrantzia, tratamenduaren arrakasta handitu eta bikiak izatea saihesteko.  Gaur egun lehen baino biki gehiago jaiotzen al dira? Bai. Kalean haur-kotxe bikoitz gehiago ikusten ari gara azken urteotan eta ez da pertzepzio kontua, errealitatea baizik. Laguntza bidezko tekniken …Gehiago irakurri

Pertsonen ugalkortasuna ulertzea

Elisa Pérez doktoreak eta Rebeca Fernández enbriologoak ugalkortasunaren inguruan hitz egingo dute Donostiako hainbat erakunde eta eragileekin antolatutako hitzaldi informatiboetan.  Topaketen helburua ugalkortasuna eta laguntza bidezko ugalkortasuna hiritarrei hurbiltzea da, izan ere, gaur egun oraindik ez da gaia ezagutzen.  Lehen hitzaldia azaroan 5ean izango da GUNA zentroan; bigarrena, aldiz, azaroaren 20an Fnac Donostian, biak arratsaldeko 19:00etan.  Ugalkortasun hitzak gazteleraz (fertilidad) 18 milioi erantzun ditu google-en, prentsan gero eta albiste gehiago …Gehiago irakurri

Puntako teknologia emaitzen sinonimo dela baieztatzen duten 4 arrazoi

Egun, bost bikotetik batek haurdunaldia modu natural batean lortzeko zailtasunak ditu. Pertsonen ugalkortasunean eragin gehien duen faktoretako bat amatasunaren atzerapena da, obulu eta espermatozoideen kalitatearen okerragotzea eragiten baitu. Egoera horren ondorio nagusia In Vitro ernalketa tratamenduen areagotzea izan da intseminazio artifiziala bezalako beste teknika batzuen aurrean. Gure laborategian egiten diren tratamenduen % 80 in vitro ernalketa motakoak dira. Prozesu horretan, teknologia enbriologoen aliatu onena bihur daiteke enbrioien hazkunde optimoa bermatzeko. …Gehiago irakurri

La historia de Jana y Luis

Tras pasar un tiempo intentando conseguir el embarazo sin éxito, Jana Zamazalova y Luis Tierno decidieron acudir a IVF Donostia para ver qué podía estar pasando. Hoy abrazan a su hijo Teo sin descartar la posibilidad de ampliar la familia más adelante. Aquí nos cuentan su historia que queremos compartir con todos vosotros.

Noruntz doa laguntza bidezko ugalketa?

Pasa den astean laguntza bidezko 50 profesional elkartu ziren IVF Donostian antolatu genuen “Blastozistoak: jokaera, trofoektodermo biopsia eta etorkizuna” ikastaroan. Topaketan, laguntza bidezko ugalketa 2 norabide argitan dihoala baieztatu genuen: enbrioi eta endometrioaren analisi genetikoaren areagotzea eta enbrioi bakarraren ezarpena, haurduntza anizkoitzak murrizteko asmoz. Analisi genetikoak eta blastozistoak Laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduetan gero eta ohikoagoa da emakumearen umetokian enbrioa ezarri baino lehen honen azterketa genetikoa egitea. Teknika honi esker, enbrioaren …Gehiago irakurri