Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: ivf donostia

Panorama testa, haurra jaio aurreko testik puntakoena

Modu ez inbasiboan umearen anomalia kromosomikoak detektatu eta sexua jakiteko diseinatutako azken testa. Haurdunaldi atzeratuen ondoriorik azpimarragarrienetako bat garatzen ari den umeak arazoak izateko probabilitatearen igoera da. Gurasoen adina zenbat eta altuagoa, orduan eta aukera gehiago egongo da umeari zuzenean eragiten dieten gaixotasun edota bestelako arazoak sortzekoa. Aurretik aipatu moduan, azken urteotan ama izan nahi duten emakumeen adinaren igoera nabarmena jazo da; ondorioz, geroz eta gehiago dira garatzen ari den …Gehiago irakurri

Ezagutu noiz lortu haurdunaldia ER Map-ekin

Hilekoaren zikloko egun guzietan ez dago haurdunaldia lortzeko aukera bera. Endometrioa umetokia estaltzen duen ehuna da, eta hilero enbrioiaren ezarpenerako prestatzen da. Ehundura honek hilekoaren zikloan zehar aldaketa periodikoak izaten ditu: hilekoaren ziklo estandar batek 28 egun irauten dituela kontuan izaten badugu, enbrioia ezartzeko unerik egokiena 19-21 egunen artean izaten da. Baina emakume guztiek ez dituzte 28 eguneko ziklo menstrualak, edota gerta daiteke beraien ezarpen-leiho aldia arestian aipatutako egun horietan …Gehiago irakurri

Gorostidi dk. IVF Donostiako taldean

IVF Donostian gure pazienteei tratamendu onenak eskaintzen laguntzen diguten profesionalak txertatzeko apustua egin dugu berriz ere. Gure taldera gehitu den azken pertsona Mikel Gorostidi dk. izan da, kirurgia onkologikoko prozeduretan, inbasio txikiko kirurgian eta kirurgia robotikoan aditua den ginekologoa. Gorostidi dk.ren esperientzia eta lanari esker, Gipuzkoan minilaparoskopia egiten dugun zentro bakarra gara. Teknika hau inbasio txikiko kirurgian aurreratuenen dagoen tekniketako bat da gaur egun. Tratamendu laparoskopikoetan erabiltzen den teknika honek, …Gehiago irakurri

IVF Donostia Eibarren

Eibar Zentro Medikoan emakumearen zaintzara bideratutako unitate berria jarriko dugu martxan Joana Larreategui doktorearen gidaritzapean. Donostian burututako bi urteko ibilbidearen ondoren, Eibar Zentro Medikoan kontsulta berria zabalduko dugu. Unitate berria emakumeen behar guztiak artatzeko bokazioz jaio da, horretarako Ginekologia, Obstetrizia eta Ugalkortasun zerbitzu oso bat eskainiz. Joana Larreategui doktorea izango da, IVF Donostiako lantalde guztiaren babesarekin, kontsultara gerturatzen diren emakumeei arreta ematearen arduraduna. Bi urtetako lana nahikoa izan da Eibarko …Gehiago irakurri

La historia de Jana y Luis

Tras pasar un tiempo intentando conseguir el embarazo sin éxito, Jana Zamazalova y Luis Tierno decidieron acudir a IVF Donostia para ver qué podía estar pasando. Hoy abrazan a su hijo Teo sin descartar la posibilidad de ampliar la familia más adelante. Aquí nos cuentan su historia que queremos compartir con todos vosotros.

Noruntz doa laguntza bidezko ugalketa?

Pasa den astean laguntza bidezko 50 profesional elkartu ziren IVF Donostian antolatu genuen “Blastozistoak: jokaera, trofoektodermo biopsia eta etorkizuna” ikastaroan. Topaketan, laguntza bidezko ugalketa 2 norabide argitan dihoala baieztatu genuen: enbrioi eta endometrioaren analisi genetikoaren areagotzea eta enbrioi bakarraren ezarpena, haurduntza anizkoitzak murrizteko asmoz. Analisi genetikoak eta blastozistoak Laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduetan gero eta ohikoagoa da emakumearen umetokian enbrioa ezarri baino lehen honen azterketa genetikoa egitea. Teknika honi esker, enbrioaren …Gehiago irakurri

Nerea Garmendiaren B aukera, ugalkortasuna babestea

2017 urte hasieran Nerea Garmendia IVF Donostiara etorri zen bere ugalkortasuna babesteko asmoz. Bere inguruak 37 urterekin horrelako zerbait egiteko gaztea zela adierazteaz harrituta, Nereak bere esperientzia partekatzea erabaki du era honetan gaur egun gero eta bikote gehiagori eragiten dion arazo soziala zabaltzeko helburuarekin: amatasunaren atzeratzea da gaur egun laguntza bidezko ugalketa tratamendu bat behar izateko arrazoi nagusia. Mila esker Nerea!

Nahia, zientzia bere osotasunean

Duela 10 hilabete,  2015eko uztailak 16an hain zuzen ere, Onkologikoa zentroan dagoen IVF Donostia laguntza bidezko zentroa aurkeztu genuen. Egun garrantzitsua izan zen; ilusioz eta lan handiz beteriko hilabeteen ostean, azkenean, Ugalkortasunaren Euskal Institutua jaiotzen zelako. Esperientzia handiko lantaldearekin, IVF Donostiak laguntza bidezko esparruan erreferente izateko xedearekin ireki zituen ateak. Oraindik urtea bete ez dugun honetan, pozez gainezka jakinarazi nahi dizuegu duela hilabete IVF Donostiako lehen umearen argazkia jaso genuela. …Gehiago irakurri