Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: ivf donostia

COVID-19-aren inguruan IVF Life taldearen komunikazioa

Gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboari erantzunez eta COVID-19 pandemiaren aurrean, hainbat neurri hartu ditugu birusaren hedapena ekiditeko eta gure esku dagoena egiteko egoerak gizartearekiko izan dezakeen eragina murrizteko. Neurri aktiboak: Zerbitzu publikoaren esku Alicanteko, Madrilgo eta Donostiako zentroetan ditugun arnasgailuak eta material kirurgikoa jarri ditugu. Gure langile guztiei testak egiteko protokoloak martxan jartzeko lanean egon ginen. Pandemia iritsi aurretik, Espainian 5 makina baino ez zeuden era masiboan testak prozesatzeko. Hauetako makina …Gehiago irakurri

Ugalkotasunari buruz hitz egingo dugu martxoaren 9an Kutxa Kulturren

Elisa Pérez Larrea medikuak eta Rebeca Fernández Martínez Ugalkortasunaren Euskal Institutuko enbriologoak ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruko hitzaldi bat eskainiko dute Kutxa Kulturren. Hitzaldia martxoaren 9an izango da, 19:30ean  (Tabakalerako 4. solairuan). 2019an hiriko zenbait eragile eta erakundeekin batera informazio hitzaldiak antolatzeko ekimena martxan jarri genuen, ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruan informatzeko.  Gure taldeak informazio eta sentsibilazio batzar horiek antolatzearen aldeko apustua egin du, oraindik laguntza bidezko ugalketaren …Gehiago irakurri

IVF Donostiak etapa berri bati hasiera emango dio Donostiako Antiguo auzoan

Ugalkortasunaren Euskal Institutuko lan-taldeak lekualdaketa egin dugu Donostiako Antiguo auzoko instalazio berrietara, Tolosa Hiribidea 71-73. Etapa berri honi ilusioz ekiten diogu. Kokapen berrian ere gurera etortzen diren pertsonei familia bat osatzen laguntzen jarraituko dugu, gure onena emanez, entzunez, enpatiaz eta beti puntako teknologiaren alde apustu eginez. 2019ari agur esateko erarik egokiena da, etorkizuneko gure proiektuarekin ilusioz beterik.  Instalazio berrietan ere jarraitzen dugu gure lanaren oinarrizko printzipioak bermatzen: Gipuzkoan laguntza bidezko …Gehiago irakurri

Panorama testa, haurra jaio aurreko testik puntakoena

Modu ez inbasiboan umearen anomalia kromosomikoak detektatu eta sexua jakiteko diseinatutako azken testa. Haurdunaldi atzeratuen ondoriorik azpimarragarrienetako bat garatzen ari den umeak arazoak izateko probabilitatearen igoera da. Gurasoen adina zenbat eta altuagoa, orduan eta aukera gehiago egongo da umeari zuzenean eragiten dieten gaixotasun edota bestelako arazoak sortzekoa. Aurretik aipatu moduan, azken urteotan ama izan nahi duten emakumeen adinaren igoera nabarmena jazo da; ondorioz, geroz eta gehiago dira garatzen ari den …Gehiago irakurri

Ezagutu noiz lortu haurdunaldia ER Map-ekin

Hilekoaren zikloko egun guzietan ez dago haurdunaldia lortzeko aukera bera. Endometrioa umetokia estaltzen duen ehuna da, eta hilero enbrioiaren ezarpenerako prestatzen da. Ehundura honek hilekoaren zikloan zehar aldaketa periodikoak izaten ditu: hilekoaren ziklo estandar batek 28 egun irauten dituela kontuan izaten badugu, enbrioia ezartzeko unerik egokiena 19-21 egunen artean izaten da. Baina emakume guztiek ez dituzte 28 eguneko ziklo menstrualak, edota gerta daiteke beraien ezarpen-leiho aldia arestian aipatutako egun horietan …Gehiago irakurri

Gorostidi dk. IVF Donostiako taldean

IVF Donostian gure pazienteei tratamendu onenak eskaintzen laguntzen diguten profesionalak txertatzeko apustua egin dugu berriz ere. Gure taldera gehitu den azken pertsona Mikel Gorostidi dk. izan da, kirurgia onkologikoko prozeduretan, inbasio txikiko kirurgian eta kirurgia robotikoan aditua den ginekologoa. Gorostidi dk.ren esperientzia eta lanari esker, Gipuzkoan minilaparoskopia egiten dugun zentro bakarra gara. Teknika hau inbasio txikiko kirurgian aurreratuenen dagoen tekniketako bat da gaur egun. Tratamendu laparoskopikoetan erabiltzen den teknika honek, …Gehiago irakurri

IVF Donostia Eibarren

Eibar Zentro Medikoan emakumearen zaintzara bideratutako unitate berria jarriko dugu martxan Joana Larreategui doktorearen gidaritzapean. Donostian burututako bi urteko ibilbidearen ondoren, Eibar Zentro Medikoan kontsulta berria zabalduko dugu. Unitate berria emakumeen behar guztiak artatzeko bokazioz jaio da, horretarako Ginekologia, Obstetrizia eta Ugalkortasun zerbitzu oso bat eskainiz. Joana Larreategui doktorea izango da, IVF Donostiako lantalde guztiaren babesarekin, kontsultara gerturatzen diren emakumeei arreta ematearen arduraduna. Bi urtetako lana nahikoa izan da Eibarko …Gehiago irakurri

La historia de Jana y Luis

Tras pasar un tiempo intentando conseguir el embarazo sin éxito, Jana Zamazalova y Luis Tierno decidieron acudir a IVF Donostia para ver qué podía estar pasando. Hoy abrazan a su hijo Teo sin descartar la posibilidad de ampliar la familia más adelante. Aquí nos cuentan su historia que queremos compartir con todos vosotros.

Noruntz doa laguntza bidezko ugalketa?

Pasa den astean laguntza bidezko 50 profesional elkartu ziren IVF Donostian antolatu genuen “Blastozistoak: jokaera, trofoektodermo biopsia eta etorkizuna” ikastaroan. Topaketan, laguntza bidezko ugalketa 2 norabide argitan dihoala baieztatu genuen: enbrioi eta endometrioaren analisi genetikoaren areagotzea eta enbrioi bakarraren ezarpena, haurduntza anizkoitzak murrizteko asmoz. Analisi genetikoak eta blastozistoak Laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduetan gero eta ohikoagoa da emakumearen umetokian enbrioa ezarri baino lehen honen azterketa genetikoa egitea. Teknika honi esker, enbrioaren …Gehiago irakurri