Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: in vitro ernalketa

IVF Donostiak etapa berri bati hasiera emango dio Donostiako Antiguo auzoan

Ugalkortasunaren Euskal Institutuko lan-taldeak lekualdaketa egin dugu Donostiako Antiguo auzoko instalazio berrietara, Tolosa Hiribidea 71-73. Etapa berri honi ilusioz ekiten diogu. Kokapen berrian ere gurera etortzen diren pertsonei familia bat osatzen laguntzen jarraituko dugu, gure onena emanez, entzunez, enpatiaz eta beti puntako teknologiaren alde apustu eginez. 2019ari agur esateko erarik egokiena da, etorkizuneko gure proiektuarekin ilusioz beterik.  Instalazio berrietan ere jarraitzen dugu gure lanaren oinarrizko printzipioak bermatzen: Gipuzkoan laguntza bidezko …Gehiago irakurri

Haurdunaldi anizkoitzak eta laguntza bidezko ugalketa

In Vitro Ernalketa tratamenduetan enbrioi bat baino gehiago transferitzen denean haurdunaldi anizkoitzak izateko aukera areagotzen da. Ugalkortasunaren Euskal Institutuan beti azpimarratzen dugu 5. egunera arte garatutako enbrioi bakarra, (blastozisto izenez ezagutzen dena) transferitzearen garrantzia, tratamenduaren arrakasta handitu eta bikiak izatea saihesteko.  Gaur egun lehen baino biki gehiago jaiotzen al dira? Bai. Kalean haur-kotxe bikoitz gehiago ikusten ari gara azken urteotan eta ez da pertzepzio kontua, errealitatea baizik. Laguntza bidezko tekniken …Gehiago irakurri