Elisa Pérez Larrea medikuak eta Rebeca Fernández Martínez Ugalkortasunaren Euskal Institutuko enbriologoak ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruko hitzaldi bat eskainiko dute Kutxa Kulturren. Hitzaldia martxoaren 9an izango da, 19:30ean (Tabakalerako 4. solairuan). 2019an hiriko zenbait eragile eta erakundeekin batera informazio hitzaldiak antolatzeko ekimena martxan jarri genuen, ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruan informatzeko. Gure taldeak informazio eta sentsibilazio batzar horiek antolatzearen aldeko apustua egin du, oraindik laguntza bidezko ugalketaren …Gehiago irakurri
Tag Archives: amatasuna
Erditze osteko depresioa saihesteko gakoak
Ama eta haurtxoaren arteko lotura mantentzea funtsezkoa da haurtxoarenganako sentimendu ezkorrak eta kontraesanezkoak ekiditeko. Bere haurtxoa besoetan edo haur-kotxean lasai asko lotan duen ama liluratuaren ametsezko irudi errepikaria zine zein publizitatean ikustearen eraginaz, irudi hori haurtxo bat izateak esan nahi duena laburtzen duen eszena dela pentsatzeko joera dugu. Baina errealitatean amatasuna emakumearen eta bikotearen oinarri sakonenak astintzen dituen mundu konplexua da. Haurtxo bat edukitzeak, emozio, gorputz eta harreman mailetan duen …Gehiago irakurri
Amatasuna XXI. mendean
Askotan erloju biologikoak ama izateko prest ez gaudenean deitzen du… Zer egin horrelako egoera baten aurrean? Familia bat sortzeko laguntza bidezko ugalketa tekniketara jotzea gero eta ohikoagoa da. Azken urteotan, Espainia mailan gauzatu diren tratamendu kopuruak % 10 – 15ean gora egin du eta, datu guztiek diotenaren arabera, zifra horrek gora egiten jarraituko du. Fenomeno honen atzean arrazoi nagusi bat dago, izan ere, azken 25 urteotan haurrak izateko bataz besteko …Gehiago irakurri