Go to Top

Pertsonen ugalkortasuna ulertzea

  • Elisa Pérez doktoreak eta Rebeca Fernández enbriologoak ugalkortasunaren inguruan hitz egingo dute Donostiako hainbat erakunde eta eragileekin antolatutako hitzaldi informatiboetan. 
  • Topaketen helburua ugalkortasuna eta laguntza bidezko ugalkortasuna hiritarrei hurbiltzea da, izan ere, gaur egun oraindik ez da gaia ezagutzen. 
  • Lehen hitzaldia azaroan 5ean izango da GUNA zentroan; bigarrena, aldiz, azaroaren 20an Fnac Donostian, biak arratsaldeko 19:00etan. 

Ugalkortasun hitzak gazteleraz (fertilidad) 18 milioi erantzun ditu google-en, prentsan gero eta albiste gehiago irakurtzen ditugu gai honen inguruan, gutako askok norbait ezagutzen dugu haurdun gelditzeko arazoak izan dituena (6 bikoteetatik 1ek zailtasunak ditu) eta, hala ere, gutxi ezagutzen dugun gaia da. 

Haurdun gelditzeko zailtasunak arrazoi desberdinen ondorioz izan daitezke, baina, orokorrean, hiritarrek ezer gutxi dakite horien inguruan: kasuen %40an emakumearen faktorea da, beste %40an gizonarena eta gainontzeko %20an faktorea mistoa edo biena da. Hausnartu une batean… 3 faktore aipatzeko gai izango al zinateke?

Adibide argi bat amatasunaren atzerapena da, gehienetan aipatzen den faktorea da eta laguntza bidezko tratamenduetara jotzen duten bikoteen % 70ean presente dagoena. 

Interneten artikulu ugari aurkitu ditzakegu haurdun gelditzeko arazoen eta amatasunaren atzerapenaren arteko lortura azalduz. Emakume baten garai egokiena ama izateko 18 urtetik 35 urtera artekoa da, eta 35 urtetik aurrera obuluen kopuru eta kalitatea murrizten joaten da. Hau horrela bada ere, gaur egun 38 urtetik gorako bikote askok sorpresa hartzen dute gure kontsultan Elisa Pérez eta Estefanía Rodríguez doktoreek haurdunaldia lortzeko amaren obuluekin zailtasunak izan ditzaketela azaltzen dietenean, laguntza bidezko tratamendu batera jo badute ere. 45 urtetik gorako emakume ospetsuek euren haurdunaldia iragartzen egiten dituzten erreportajeek ez dute batera laguntzen amatasuna atzeratzeak duen arriskuaren mezua zabaltzen. 

Informazioa eskura jartzearen ardura

Laguntza bidezko ugalketa prozesu batean murgiltzea ez da lan erraza. Seme-alabak edukitzearen erabakia hartzea bizitzako une zoragarria da, baina bikote batzuentzat oztopoz beteriko bidean bilakatzen da. Dagoeneko zaila den egoera honen aurrean informazio gutxi izateak, bakardade eta galduta egotearen sentsazioa areagotzen du. 

Horregatik, Ugalketaren Euskal Institutuan uste dugu Laguntza Bidezko Ugalketa zentro garen aldetik, gure ardura dela hainbeste pertsonei eragiten dien gai honen inguruan hitz egitea, informazioa helaraztea eta sentsibilizazioa sustatzea. Izan ere, honek asko lagunduko die egoera honetan dauden pertsonei kontziente izaten eta eurentzat egokiena den erabakia hartzen. 

Erabaki egokiena hartu ahal izateko abiapuntua informazio egokia izatea dela uste dugulako, hiriko erakunde eta eragile desberdinekin bat egin dugu “Zer dakigu ugalkortasunaren ingurua? Kontatu ez dizutena esango dizugu” hitzaldiak antolatzeko. Helburua hiritarrek euren ugalkortasuna eta laguntza bidezko tratamenduak zer diren ulertzea da. 

Hitzaldian Elisa Pérez doktoreak, zentroko ginekologoak, eta Rebeca Fernández enbriologoak hitz egingo dute eta, besteak beste, ondorengo gaiak jorratuko dituzte: 

> Ugalkortasuna zer da eta zeintzuk dira ugalkortasun arazoak eragin ditzaketen faktore nagusiak?

> Nola aurre egin diezaiokegu ugalkortasun arazo bati? Laguntza Bidezko tratamendu desberdinen inguruko azalpen laburra, tratamenduen arteko desberdintasunak argituz. 

> Laborategiko tekniken norabidea: 

> Ugalkortasuna babestea: amatasuna atzeratzea erabakitzen duten emakumeen aukera.
> Genetika eta laguntza bidezko ugalketa.
> Teknologia enbrioien etengabeko jarraipena eginez eraginkortasuna hobetzeko.
> Gizonezkoen ugalkortasuna.

Hitzaldia solasaldi batekin amaituko da, galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera emanez. Interesa duen edonor gonbidatuta dago, izan ere, hitzaldia irekia izango da. Zenbat gauza hitz egiteko…

, ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *