Go to Top

Obulutegi polikistikoaren sindromea ulertzea

Obulutegi polikistikoen sindromea da kasu askotan Ginekologiako eta Laguntza Bidezko Ugalketako profesionalengana jotzeko arrazoia. Ugalkortasun adinean dauden emakumeen %6-21ak desoreka hormonala hau pairatzen du eta, oraindik ere sindromearen jatorria ezezaguna da. 

Sindromeak eragiten dituen sintomak aldakorrak diren arren, hileko irregularrak izatea da ohikoena. Obulutegi polikistikoen sindromea pairatzen duten emakumeek menstruazio gabeko denbora tarte labur edo luzeagoak izan ditzakete (oligomenorrea), kasu batzuetan 6 hilabetera artekoak izatera iritsi daitezke (amenorrea). 

Beste sintoma batzuk obulutegiko folikulu ugariak (polikistikoak) eta odolean androgeno maila altuak izatea dira; baita jarraian aipatzen ditugun sintoma eta ezaugarri hauek ere:

  • Gehiegizko ile hazkundea aurpegian, bularrean eta izterretan. 
  • Aknea.
  • Obesitatea, pisua hartzeko tendentzia eta argaltzeko zailtasuna. 
  • Min pelbikoa. 
  • Azal koipetsua. 
  • Ile-erorketa
  • Intsulinari erresistentzia eta, ondorioz, diabetesa izateko tendentzia.  

Arazo honi aurre egiteko lehen urratsa emakumearen bizitza estilo aldaketa batekin hasten da, emakumea bere Gorputz Masa Indize (GMI) egokienean egon dadin. Haurdunaldia bilatzen ez duten emakumeen kasuetan, sintomatologia gehiena hormonazko antisorgailuekin murriztu daiteke. 

Obulutegi polikistikoen sindromeak haurdunaldia bilatzerako garaian eraginik al du? 

Sindromea izateak haurdunaldia gertatzeko aukerak murriztu ditzakeen arren, obulutegi polikistikoa duten emakume askok modu naturalean lortzen dute ama izatea. Edozein modutan, sindromea duen emakume batek ez badu haurdunaldia lortzen denbora tarte batez saiatzen egon ostean, obulutegiak estimulatzera bideratutako tratamenduak existitzen direla jakitea garrantzitsua da, ama izateko aukerak areagotu daitezen. 

Horregatik, azaldutako sintomak dituzten emakumeen kasuan ginekologoarengara jotzea gomendagarria da. Alde batetik, euren egoera ezagutzea funtsezkoa izan daitekeelako amatasunaren inguruan erabakiak hartu ahal izateko. Bestetik, diagnostiko eta tratamendu goiztiar batekin, eta emakumea Gorputz Masa Indize egokian mantenduz, sindrome honen ondorio diren arriskuak ekidin daitezkeelako, besteak beste, 2 motako diabetesa izatea. 

Photo by Dương Nhân from Pexels

, , ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *