Go to Top

“IVF-n pertsonak sentitu gara, ez pazienteak. Eskerrik asko”

 

Ugalkortasunaren hilabetean sartuta, eta IVF Donostian 3 urte betetzear gauden honetan, hausnarketarako denbora tarte bat hartu nahi izan dugu gure lanaren hainbat alor aztertzeko xedez.

Egunerokoan gure zentrora bertaratzen diren pertsonek nola sentitzen diren iradokiz gauza asko esaten dizkigute. Aurrera eramaten ditugun prozesuak, Laguntza Bidezko Ugalketa prozesuak, Ugalkortasuna babestekoak edota obuluak ematea gogorrak eta emozionalak dira. Ondorioz, pertsonekin gertutasuna eta komunikazio garden eta erraza ezinbestekoak dira. Norbait lehen aldiz etortzen denean urduri, ezjakintasunez beteta, buruan zalantzak dituela eta itxaropenarekin etortzen da; eta, gehiengoa, kezkatuta.

Hasieratik gure laborategian puntako teknologiaren eta teknika aurreratuenen aldeko apustu garbia egin genuen arren, eta Onkologikoa bezalako instalazio moderno batean,  beti argi izan dugu pertsonekiko arreta gure lanaren oinarria dela.

Tratamenduen emaitzak gure lantaldearen profesionaltasunera eta eskaintzen ditugun teknika berritzaileetara oso lotuta daudela sinesten eta defendatzen dugun bezala, ziur gaude entzuteko gaitasuna, enpatia eta inplikazioak lotura zuzena duela gugan konfiantza jartzen duten pertsonen gogobetetzearekin. Tratuak, gainera, prozesua atseginagoa eta errazagoa izan dadin laguntzen du.

Gure ateak ireki genituenetik arreta jarri dugu gogobetetze-inkestek esaten dutenean. Bertan lantaldearen, departamentu desberdinen, instalazioen eta azalpenen inguruan galdetzen dugu, besteak beste. Pertsonen iritziak eta sentimenduak lehen pertsonan ezagutzea funtsezkoa iruditzen zaigu, entzunez eta so eginez, hobetzen jarraitu nahi dugulako.

Norbere buruaz ongi hitz egitea ez da erraza, baina harro gaude gogobetetze-inkestek diotenaz. Horregatik, zuekin guztiokin eta, bereziki, gure zentrora etorri zaretenokin ondorio nagusienak elkarbanatu nahi ditugu, bide batez, espazio hau eskerrak emateko aprobetxatuz.

> Lehenik eta behin, gure pazienteek jasotako tratuari dagokionez, %95ak asistentziaren kalitatea bikaina eta oso ona modura baloratu dute, eta uneoro jasotako informazioari %92ak puntuazio altuena ematen dio.

Emaitza orokorrak

> Bigarrenik, lan-taldearen lana baloratzerakoan ia aho batez denek puntuazio altuena eman digute, %92an. Gainontzekoek bigarren puntuazio altuena jarri digute.

Lantaldearen balorazioa

> Obulu emaileen kasuan berriz, %89ak dio berriz errepikatuko lukeela dohaintza IVF-n.

Obuluak ematearen prozesua errepikatuko zenuke_

> Laugarrenik, ugalkortasuna babesten duten pazienteen %97ak jasotako gertutasuna, enpatia eta zaintzari notarik altuena eman dio.

Ugalkortasuna babesten duten pertsonak

> Azkenik, onkologikoko pazienteen esanetan %100ak bikain modura baloratu du jasotako zaintza, ugalkortasunaren mantentzea eta IVF eta Onkologikoaren arteko harremana.

Onkologikoako gaixoen balorazioa

Eskerrak emanez amaitu nahi dugu. Gure oparirik handiena zuek gugan konfiantza jartzea, zuen ametsaren parte sentiaraztea eta, noski, hau betetzen laguntzea den arren, horrelako esaldiak irakurtzeak indarra ematen digu lanean jarraitu eta gure laguntza behar duten pertsonen zerbitzura jartzeko.

“IVF-n pertsonak sentitu gara, ez pazienteak”,Konfiantza, seriotasuna eta profesionaltasuna transmititzen diguzue”, “aurretik beste ugalkortasun klinika batzuetan esperientzia izanda, lasai esan dezaket, tratuan, gertutasunean eta profesionaltasunean gainontzekoak baino askoz maila altuagoan zaudetela” eta “lan-talde ezin hobea zarete, gure ametsa egin bihurtu duzue”.

,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *