Go to Top

IVF Donostiak etapa berri bati hasiera emango dio Donostiako Antiguo auzoan

Ugalkortasunaren Euskal Institutuko lan-taldeak lekualdaketa egin dugu Donostiako Antiguo auzoko instalazio berrietara, Tolosa Hiribidea 71-73.

Etapa berri honi ilusioz ekiten diogu. Kokapen berrian ere gurera etortzen diren pertsonei familia bat osatzen laguntzen jarraituko dugu, gure onena emanez, entzunez, enpatiaz eta beti puntako teknologiaren alde apustu eginez. 2019ari agur esateko erarik egokiena da, etorkizuneko gure proiektuarekin ilusioz beterik. 

Instalazio berrietan ere jarraitzen dugu gure lanaren oinarrizko printzipioak bermatzen: Gipuzkoan laguntza bidezko ugalkortasunean erreferente izatea puntako teknika eta teknologiak eskainiz. 3 milioiko inbertsioarekin, IVF Donostia berriaren laborategia teknologiaz hornitu da, bertaratzen direnei haurdunaldia lortzen lagundu ahal izateko. 

Teknologiak emaitzen eraginkortasuna areagotzen laguntzen digun arren, gure lehentasuna paziente bakoitzean oinarritutako tratua da. Horregatik, gure espazio berria diseinatzerako garaian euren erosotasuna eta ongizatea bermatzeko lan egin dugu. 

Lekualdatzea, gainera, IVF Life taldearekin batera martxan jarri dugun etapa berriaren ondorio ere bada, Alicanteko IVF-Spain eta Madrilgo ProcreaTec zentroekin elkarlanean. Bat-egiteko proiektua udaran hasi zen. Une hartan, gure marka aldatu genuen, taldeko identitate korporatiboarekin bat egiteko eta laguntza bidezko medikuntza IVF Life taldeak nola ulertzen duen hobeto islatzeko. 

Bat-egite honek, IVF Life taldea estatu mailako talde handienetako bat izatea ahalbidetu du laguntza bidezko ugalketaren arloan. Ondorioz, taldearen espezializazioa eta ezagutza (know how) areagotu egin dira ugalkortasun medikuntza eta genetikan. IVF Life, We Kow How. 

IVF Donostia berriak eta instalazio berriek garapen aukera izugarria suposatzen dute berrikuntzaren alde apustu egiten jarraitu ahal izateko, espazio propio eta pertsonalizatuan.  Helburua, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea bertaratzen diren pertsona guztiei. 

Nahi edo behar gaituzuenean, hemendik aurrera, Antiguo auzoko Tolosa Hiribidean (71-73) artatuko zaituztegu. 

, , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude