Go to Top

Gaur maitasuna ospatuko dugu egiten dugun guztiak zentzua duelako hitz hauei esker

“Beti irribarre batekin. Betiko eskertuko diet egindako guztia” 

Miren C.


“Gertutasun, gizatasun eta intimitate hori zela eta, prozesu osoa zuekin egitea erabaki genuen. Benetan, ez aldatu…”

O.A.


“Pertsona gizatiar, atsegin, aditu, adeitsu eta irribarretsuz osatutako talde bikaina da IVF Donostia”

Anne-Laure


“Bizitzaz bete naute itxaropenik ez zegoela uste nuenean”

C.O.

Hitz horiengatik, gaur guk eman nahi ditugu eskerrak. Egiten dugun horretan eta, batez ere, nola egiten dugun sinesten badugu ere, gure lanean garrantzitsuena guregana datozen pertsonak dira. Gaur blogeko post hau gugan konfiantza izan duten pertsonei eta beren proiektu berezienetako batean parte hartzeko aukera eman diguten pertsonei eskaintzen diegu.

San Valentin eguna aprobetxatu dugu IVF Donostiari zentzua ematen dioten istorioen laburpenak erakusteko, laster istorio horiek web orrialdean ikusgai egongo dira. Antzeko prozesuak bizi izan dituzten pertsonak ezagutzea oso lagungarria dela uste dugu, atal honek enpatia eta indarra sortzen duten egoerak bildu eta partekatu nahi ditu, familia bat osatu edo handitzeko momentua ez iristearen une zaila bizitzen ari diren pertsonentzat.

San Valentin egun zoriontsua eta ospa dezagun maitasuna bere adierazpen guztietan. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude