Go to Top

Estresak ba al du eraginik haurdun gelditzerako garaian?

“Lasaitzen zarenean haurdun geldituko zara”. Zenbat aldiz entzun duzu esaera hori? Zenbatean da mito eta zenbatean egi? Estresaren eragin negatiboa ere nabaria al da laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduen emaitzen kasuan?

Sinesmen orokor bat dago haurdunaldia lortzerako garaian estresak eragiten duen inpaktu negatiboaren inguruan. Egin berri den inkesta batek jakinarazi du emakumeen % 50ren ustez estresa dela haurdunaldia lortzeko garaian zailtasunak eragiten dituen faktore nagusia.

Jakin badakigu egun estresak eragina duela emakumearen obulazioari dagokion hormonetan. Elisa Pérez doktoreak, IVF Donostiako ginekologoak, “Ugalkortasunari buruzko 7 mito (7 mitos sobre fertilidad)” artikuluan adierazi zuen bezala, estresak obulu gabeko ziklo menstrualak izatea eragin dezake, eta honek modu naturalean haurdun gelditzeko aukerak murrizten ditu. Izan ere, obulazioa % 20 jaitsi daiteke antsietate eta estres handia duten emakumeen kasuan.

Estres maila murriztea onuragarria da edonorentzat. Horrenbestez, kirola egiteak, atseden hartzeak eta ondo jateak lagundu dezakete estresa gutxitzen eta, zeharka, pertsonen ugalkortasuna hobetzen. Hala ere, zer gertatzen da bikote edo emakume bat laguntza bidezko ugalkortasun zentro batera joaten denean? Nolakoa da estresaren eragina?

Norbaitek guraso izan nahi duenean eta haurdunaldia gauzatzen ez denean, ziurgabetasunak eta kontrol ezak erantzun psikologiko anitzak eragin ditzakete. Ugalkortasunaren Espainiako Elkartea jabe da gai horiek lantzea funtsezkoa dela, horregatik Elkartean psikologia aditu taldea dago ugalkortasunari lotutako ongizate emozional eta psikologikoaren gainean ezagutza eta ulermena areagotzeko.

Laguntza Bidezko Ugalketaren ebaluaketa, aholku, babes eta interbentzio psikologikoen gidan azaltzen dute “tratamendu mediku guztiek gaixoengan estresa aktibatzen badute, laguntza bidezko tratamenduetan aktibazio hori areagotzen dela”. Ildo honetan, hainbat adituk estresaren eta laguntza bidezko ugalketa tratamenduen emaitzen arteko harremanak aztertu dituzte. Human Reproduction bezalako aldizkarietan publikazio desberdinak agertu dira gai honen inguruan, nahiz eta, ondorio garbirik ez azaldu.

  • Gotemburgoko Unibertsitateko Obstetrizia eta Ginekologia departamentuak egindako ikerketa baten arabera, ez da loturatik aurkitu estresaren eta laguntza bidezko ugalketa tratamenduen arrakastaren artean. Are gehiago, eurek garrantzitsua deritzote emaitza hau komunikatzea bikoteek tratamendua presio gutxiagorekin bizitzeko.
  • Bestalde, UNEDeko Psikologia Fakultatean estresa murrizteko laguntza psikologikoarekin tratamenduak hastearen inguruko publikazio eta ebidentziak berrikusi zituzten. Erlanezitasunean edota tratamenduen arrakasta murriztean estresak eragiten dituen bide biologikoak berrikusten zituzten eta tratamenduen aurretik interbentzio psikologikoak egitea gomendatzen zuten.

Laburbilduz, ez dago ebidentzia zientifikorik laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduen porrota eta estresa lotzeko. Hala ere, Ugalkortasunaren Espainiako Elkartearen Psikologiako interes-taldeak argi du ugalkortasun arazoak eta tratamenduak estres iturri direla prozesuan dauden pertsonentzako.

IVF Donostian ondo dakigu laguntza bidezko ugalketa prozesuak gogorrak izan daitezkeela, baina, aldi berean, baieztatu dezakegu pazienteak profesional talde baten pean jartzen direnean, urratsez urrats lagunduta eta informatuta sentitzen direnean eta tratamendua gauzatzeko puntako teknologia eta teknikak erabiltzen direnean, estresa ez dela haurdunaldia baldintzatzen duen faktorea izango.

Beraz, ernalezintasunak eragin dezakeen estres egoera baten aurrean, funtsezkoa da lagunduko gaituzten profesionaleei laguntza eskatzea.

, , , , , ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *