Go to Top

Ba al dago enbrioien genetika ezagutzeko modurik teknika inbaditzailerik erabili gabe?

Ikerketa batzuk enbrioien morfologia eta zelulen banaketa-garaia alterazio genetiko batzuekin lotzen dituzte. Hala ere, egun informazio fidagarria ematen duen teknika bakarra Aurre-inplantazioko Analisi Genetikoa da.

Maria Velasco, Enbriologoa

1504MariaVelasco_3bAzken urteotan, aurrerapen asko gauzatu dira laguntza bidezko ugalkortasun tekniketan, bai bikote arteko diagnostikoetan bai tratamenduen eraginkortasunean eragina izan duten teknika ezberdinetan ere. Hala eta guztiz ere, tratamenduen arrakastaren hobetzea enbrioien hautaketan eman diren aurrerapenei esker eman da.

Enbriologoek enbrioien hainbat ezaugarriri asko erreparatzen diote, informazio-iturri aberatsak direlako eta ezarpen-tasa handiena zeinek duen jakiten laguntzen dutelako, hala nola, kalitate morfologikoa eta zatiketa zelularra. Hala ere, enbrioiaren genetika aztertzeak dakar informaziorik esaguratsuena. 

Gizakiok 23 bikote kromosoma ditugu. Halaber, emakumearen adinak edota gizonezkoen antzutasun larriak eragina izan ohi du enbrioien alterazio kromosomikoetan. Ondorioz, kromosoma gutxiago ala gehiago izan ditzaketen enbrioiak atera daitezke.

Alterazio horietako batzuk ez dute haurdunaldiaren garapena eteten, sindrome down-aren kasuan bezala, baina kasu gehienetan, alterazio kromosomikoaren eraginez ez da haurdunaldia lortzen, edota garapenaren lehen faseetan eten egiten da (abortuak).

Haurdunaldian haurtxoa galtzea gogorra da kasu guztietan, baina laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduan ilusioa jarri duten lagunentzat bat-batean esperantza zapuztea are gogorragoa izan ohi da, azken batean, emozionalki kolpe handia baita. Hala, laguntza bidezko ugalketaren arloan profesionalak garen heinean, gure egitekoa da hori saihestea.

DGP/PGS (Ezarpen aurretiko analisi genetikoak) bezalako teknikak enbrioiaren kromosomak aztertzea ahalbidetu du, transferentzia egin aurretik. Horrek epe luzeko haurdunaldia eragin dezakeen enbrioi horiek hautatzen laguntzen digu. Teknika blastozisto fasean, hau da, garapenaren 5. egunean, dauden enbrioien biopsia gauzatzean datza. Biopsia hau enbrioiari zelula gutxi batzuk ateraz egiten da, gero horiek aztertuz.

Teknika laborategietan ondo ezarrita dago eta enbrioiaren biziraupenean ez du eraginik. Ikertzeko ateratzen diren zelulak trofoektodermokoak dira, plazenta sortzen duten zelulak dira, hau da, haurtxoari ez diete eragiten. Alabaina, enbrioien biopsiak teknika inbaditzailea izaten jarraitzen du. Beraz, ba al dago modu ez inbaditzaile batean enbrioien kromosoma hornidura ezagutzeko aukerarik?

trazabilidad_sistema-gidgert_ivf_donostia

Aldez aurretik aipatu dugun bezala, morfologia eta zelula zatiketa garaia dira enbrioiaren gaitasunarekin lotzen diren beste parametroak. Baina, genetikari buruzko informazioa ematen digute?

Aurkitu dugun bibliografiak ez du ezer argirik esaten. Izan ere, badira ezaugarri morfologikoak alterazio kromosomikoekin lotzen dituzten artikuluak, esaterako enbrioia garapenean edo zatiketa-portzentajean agertzen diren zelulen kopuruekin. Hala ere, beste ikerkuntza batzuek ez dute harreman zuzena aurkitzen parametro morfologiko eta genetikoaren artean.

Zatiketa denborari dagokionez ere, antzeko zerbait gertatzen da. Azken urteotan, time-lapse sistemen ezarpenari esker, Eeva sistema bezala, enbrioien morfokinetikari protagonismo handia eman zaio. Bere ikerketari esker, garapenaren 5 egunera arte eboluzionatzen duten enbrioi horiek sailkatzeko gai gara, ezarri eta haurdunaldia posible egiteko gaitasuna dutenak hautatzeko gai, alegia.  Hala ere, zatiketa garai horiek kromosomaren doikuntzako alterazioekin batera lotzen diren argitalpenak egon arren, ez dago adostasunik, beraz, irizpide hori ezin da erabili modu eztabaidaezin batean.

Laburbilduz, gaur egun enbrioioien kromosoma hornidura zehazki ezagutzeko aukera ematen duen teknika bakarra enbrioien biopsia da. Agian, etorkizun hurbilean, aurrerapen berriek hobetzen lagunduko digute eta enbrioiaren genetika ezagutu ahal izango dugu modu ez inbasiboan.

, , ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *