Go to Top

Diagnostiko egoki bat emaitzarik onena bermatzeko

 

Laguntza Bidezko Ugalketaren esparruko paradoxa handienetako bat da, eduki estatistikoen gainean hitz egiten ohituta gauden arren, arrazoi desberdin ugarirengatik, egunero, zehaztutako estandar horiek puskatzen dituzten kasuak ikusten ditugula.

Gero eta gehiagotan gertatzen da. Faktore aldagarriak jokoan sartzen direnean, eta haurdunaldiaren prozesu biologikoan oso ohikoa izaten da horrelakoak gertatzea, denontzako errezeta berdinak ez du balio.

Datu estatistikoen arabera, ugalezintasunak % 40an emakumezkoetan du jatorria, beste %40an gizonezkoetan eta gainontzeko % 20an bien eraginez sortzen omen da. Zenbaki sorta honen artean, nondik hasi gaitezke ugalezintasunaren jatorria aztertzen?

Laguntza Bidezko Ugalketaren munduan, tratamenduaren arrakasta bermatzeko gako handienetako bat, haurdunaldia ez gauzatzea eragiten duten faktoreak aztertu eta identifikatzea izaten da. Horretarako, prozesua zein unetan mozten den ikustea funtsezkoa da erabakiak hartzerako garaian.

Testuinguru honetan, azken urteotan gai honekiko interesa piztu da ikerketa munduan eta haurdunaldia eragozten duten faktoreak ezagutzeko premia areagotu da. Ikerketa hauen ondorioz, informazio hori ematen duten test eta froga berriak sortu dituzte profesionalek, besteak beste, ERMap testa, endometrioaren egoera aztertzen duena.

>> Bideoa ikusi <<

due-216869_1280-037789-edited

Emakumeen hilabeteko zein egun dira ugalkorrenak? Telebistan, aldizkarietan, aplikazio mugikorretan… Hamaika erreminta existitzen dira egun hauek identifikatzeko eta gehienak fidagarriak izango dira emakumeen % 80arentzat, izan ere, hilerokoaren zikloan oinarritzen dira.

Hala ere, duela urtebete artikulu bat idatzi genuen gainontzeko emakumeen % 20ari eragiten dien alterazio baten inguruan, mugitutako ezarpen-leiho aldia (alterazio honen ondorioz, emakume hauen endometrioa ez dago ernalketarako prest teorian ohikoa den aldi ugalkorrean), eta alterazio honi aurre egiteko ERMap testaren potentzialaren inguruan.

etapas-del-crecimiento-endometrial-210089-edited

Test honekin lanean urtebete baina gehiago igaro ostean, eta transferentziak informazio honen arabera programatu eta gero, praktikaren hainbat ondorio partekatu nahi ditugu. Ondorio hauek Ugalkortasunaren Elkarte Nazionalean (SEF) aurkeztu genituen.

Testa ondorengo kasuetan egin da:

  • Transferentzietan ezarpen hutsegiteak izan dituzten kasuetan.
  • Errepikazko abortuak izan dituzten gaixoetan.
  • Endometrioaren aurretiazko prestakuntza anomaloak dituzten emakumeetan.
  • DGP teknikarekin (Ezarpen aurretiko azterketa) gauzatu diren ICSI tratamenduetan enbrio euploide bakarra lortu duten emakumeen kasuetan.

 

Hauek izan dira emaitza nagusiak:

Aztertu diren kasuen % 32,25ean endometrioaren harmen unea alteratuta zegoen: %50ean goiz zen transferentzia egiteko eta gainontzeko % 50ean beranduegi.

Ezarpen-leiho aldia mugitua zutenen % 70ean transferentzia egin da, eta % 57ak haurdunaldia lortu du. Endometrioaren harmen unea aldatuta ez zutenen kasuan berriz, % 60a haurdun gelditu da.

Testa 7 kasutan egin da emakumeak enbrioi euploide bakarra zuelako (kromosoma kopuruan alterazio gabeko enbrioia). Horietako 3 kasuren emaitza “harmenerako desegokia” izan zen, hau da, ezarpen leihoa mugituta zegoen. Transferentzia momentu egokienera moldatu ostean, 2 haurdunaldi lortu dira.

Ondorioak

Ikerketaren ostean ondorio esanguratsuak atera ditugu. Laguntza bidezko tratamenduetara etortzen diren eta testa egiten duten pertsonen herenak ezarpen leihoa mugituta dauka. Diagnostiko egoki batekin eta Test ERMap bezalako puntako teknikak erabiliz, informazio hau izatea posible da. Horrela, eraginkorragoak izan gaitezke gure lana egiterako garaian, transferentziak emakume bakoitzaren unerik egokienean programatuz.

Hau egitea ezinbestekoa da tratamendu guztietan, baina bereziki enbrioi euploide bakarra duten emakumeen kasuan. Transferentzia egiteko enbrioi bakarra lortu bada, haurdunaldi aukera guztiak maximizatzeko beharra dugu. Gure konpromisoa da guregana etortzen diren pertsonen ametsak betetzen laguntzea, euren familiak handitzea posible egitea, alegia.

pareja

Irudi nagusia: Pablo Heimplatz on Unsplash

, ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *