Go to Top

COVID-19-aren inguruan IVF Life taldearen komunikazioa

Gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboari erantzunez eta COVID-19 pandemiaren aurrean, hainbat neurri hartu ditugu birusaren hedapena ekiditeko eta gure esku dagoena egiteko egoerak gizartearekiko izan dezakeen eragina murrizteko.

Neurri aktiboak:

  • Zerbitzu publikoaren esku Alicanteko, Madrilgo eta Donostiako zentroetan ditugun arnasgailuak eta material kirurgikoa jarri ditugu.
  • Gure langile guztiei testak egiteko protokoloak martxan jartzeko lanean egon ginen. Pandemia iritsi aurretik, Espainian 5 makina baino ez zeuden era masiboan testak prozesatzeko. Hauetako makina bat IVF Life taldeak Alicanten duen egoitzako laborategian dago eta egunean 10.000 test egiteko gaitasuna du. 

Informazio neurriak:

  • Birusa hedatzeko zehaztutako prebentzio neurriak bermatzea orientatuta.
  • Gure filosofian oinarrituz: inor ez da guraso izateko nahia bete gabe geldituko, beraz, gure mediku adituekin online kontsultak gauzatzeko aukera eskaintzen dugu.
  • Honez gain, martxan jarri ditugun zita birtualen bidez, baita komunikazio eta jarraipen kanalen bitartez, gure lantaldeak gure pazienteei birusarekin ez kutsatzeko informazio fidagarria eta egokia helarazteko arreta jarri du.
  • Gure pazienteei eta etorkizuneko pazienteei egoera honek eragiten dien ezinegona ulertzen dugu, beraz, gure esku dagoen guztia egiten ari gara auren zalantzak argitu eta galderei erantzuteko. Aurrez aurre ez bada ere, eurengandik hurbil egoten jarraitu nahi dugu ezjakintasun egoera honetan.

IVF Life taldeak hartu dituen neurri hauek guztiak Alicanteko Unibertsitatearen Katedrarekin eta IVF Life Fundazioarekin elkarlanean hartu dira.

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude