Go to Top

Nabarmena

Ugalkotasunari buruz hitz egingo dugu martxoaren 9an Kutxa Kulturren

Elisa Pérez Larrea medikuak eta Rebeca Fernández Martínez Ugalkortasunaren Euskal Institutuko enbriologoak ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruko hitzaldi bat eskainiko dute Kutxa Kulturren. Hitzaldia martxoaren 9an izango da, 19:30ean  (Tabakalerako 4. solairuan). 2019an hiriko zenbait eragile eta erakundeekin batera informazio hitzaldiak antolatzeko ekimena martxan jarri genuen, ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruan informatzeko.  Gure taldeak informazio eta sentsibilazio batzar horiek antolatzearen aldeko apustua egin du, oraindik laguntza bidezko ugalketaren …Gehiago irakurri

Gaur maitasuna ospatuko dugu egiten dugun guztiak zentzua duelako hitz hauei esker

“Beti irribarre batekin. Betiko eskertuko diet egindako guztia”  Miren C. “Gertutasun, gizatasun eta intimitate hori zela eta, prozesu osoa zuekin egitea erabaki genuen. Benetan, ez aldatu…” O.A. “Pertsona gizatiar, atsegin, aditu, adeitsu eta irribarretsuz osatutako talde bikaina da IVF Donostia” Anne-Laure “Bizitzaz bete naute itxaropenik ez zegoela uste nuenean” C.O. Hitz horiengatik, gaur guk eman nahi ditugu eskerrak. Egiten dugun horretan eta, batez ere, nola egiten dugun sinesten badugu ere, …Gehiago irakurri

IVF Donostiak etapa berri bati hasiera emango dio Donostiako Antiguo auzoan

Ugalkortasunaren Euskal Institutuko lan-taldeak lekualdaketa egin dugu Donostiako Antiguo auzoko instalazio berrietara, Tolosa Hiribidea 71-73. Etapa berri honi ilusioz ekiten diogu. Kokapen berrian ere gurera etortzen diren pertsonei familia bat osatzen laguntzen jarraituko dugu, gure onena emanez, entzunez, enpatiaz eta beti puntako teknologiaren alde apustu eginez. 2019ari agur esateko erarik egokiena da, etorkizuneko gure proiektuarekin ilusioz beterik.  Instalazio berrietan ere jarraitzen dugu gure lanaren oinarrizko printzipioak bermatzen: Gipuzkoan laguntza bidezko …Gehiago irakurri

Obulutegi polikistikoaren sindromea ulertzea

Obulutegi polikistikoen sindromea da kasu askotan Ginekologiako eta Laguntza Bidezko Ugalketako profesionalengana jotzeko arrazoia. Ugalkortasun adinean dauden emakumeen %6-21ak desoreka hormonala hau pairatzen du eta, oraindik ere sindromearen jatorria ezezaguna da.  Sindromeak eragiten dituen sintomak aldakorrak diren arren, hileko irregularrak izatea da ohikoena. Obulutegi polikistikoen sindromea pairatzen duten emakumeek menstruazio gabeko denbora tarte labur edo luzeagoak izan ditzakete (oligomenorrea), kasu batzuetan 6 hilabetera artekoak izatera iritsi daitezke (amenorrea).  Beste sintoma …Gehiago irakurri

Panorama testa, haurra jaio aurreko testik puntakoena

Modu ez inbasiboan umearen anomalia kromosomikoak detektatu eta sexua jakiteko diseinatutako azken testa. Haurdunaldi atzeratuen ondoriorik azpimarragarrienetako bat garatzen ari den umeak arazoak izateko probabilitatearen igoera da. Gurasoen adina zenbat eta altuagoa, orduan eta aukera gehiago egongo da umeari zuzenean eragiten dieten gaixotasun edota bestelako arazoak sortzekoa. Aurretik aipatu moduan, azken urteotan ama izan nahi duten emakumeen adinaren igoera nabarmena jazo da; ondorioz, geroz eta gehiago dira garatzen ari den …Gehiago irakurri

Ezagutu noiz lortu haurdunaldia ER Map-ekin

Hilekoaren zikloko egun guzietan ez dago haurdunaldia lortzeko aukera bera. Endometrioa umetokia estaltzen duen ehuna da, eta hilero enbrioiaren ezarpenerako prestatzen da. Ehundura honek hilekoaren zikloan zehar aldaketa periodikoak izaten ditu: hilekoaren ziklo estandar batek 28 egun irauten dituela kontuan izaten badugu, enbrioia ezartzeko unerik egokiena 19-21 egunen artean izaten da. Baina emakume guztiek ez dituzte 28 eguneko ziklo menstrualak, edota gerta daiteke beraien ezarpen-leiho aldia arestian aipatutako egun horietan …Gehiago irakurri

Puntako teknologia emaitzen sinonimo dela baieztatzen duten 4 arrazoi

Egun, bost bikotetik batek haurdunaldia modu natural batean lortzeko zailtasunak ditu. Pertsonen ugalkortasunean eragin gehien duen faktoretako bat amatasunaren atzerapena da, obulu eta espermatozoideen kalitatearen okerragotzea eragiten baitu. Egoera horren ondorio nagusia In Vitro ernalketa tratamenduen areagotzea izan da intseminazio artifiziala bezalako beste teknika batzuen aurrean. Gure laborategian egiten diren tratamenduen % 80 in vitro ernalketa motakoak dira. Prozesu horretan, teknologia enbriologoen aliatu onena bihur daiteke enbrioien hazkunde optimoa bermatzeko. …Gehiago irakurri

Gorostidi dk. IVF Donostiako taldean

IVF Donostian gure pazienteei tratamendu onenak eskaintzen laguntzen diguten profesionalak txertatzeko apustua egin dugu berriz ere. Gure taldera gehitu den azken pertsona Mikel Gorostidi dk. izan da, kirurgia onkologikoko prozeduretan, inbasio txikiko kirurgian eta kirurgia robotikoan aditua den ginekologoa. Gorostidi dk.ren esperientzia eta lanari esker, Gipuzkoan minilaparoskopia egiten dugun zentro bakarra gara. Teknika hau inbasio txikiko kirurgian aurreratuenen dagoen tekniketako bat da gaur egun. Tratamendu laparoskopikoetan erabiltzen den teknika honek, …Gehiago irakurri