Go to Top

Ikerketa

Noruntz doa laguntza bidezko ugalketa?

Pasa den astean laguntza bidezko 50 profesional elkartu ziren IVF Donostian antolatu genuen “Blastozistoak: jokaera, trofoektodermo biopsia eta etorkizuna” ikastaroan. Topaketan, laguntza bidezko ugalketa 2 norabide argitan dihoala baieztatu genuen: enbrioi eta endometrioaren analisi genetikoaren areagotzea eta enbrioi bakarraren ezarpena, haurduntza anizkoitzak murrizteko asmoz. Analisi genetikoak eta blastozistoak Laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduetan gero eta ohikoagoa da emakumearen umetokian enbrioa ezarri baino lehen honen azterketa genetikoa egitea. Teknika honi esker, enbrioaren …Gehiago irakurri

Lynch Sindrome gabeko lehen haurdunaldia lortu du IVF Donostiak Gipuzkoan

Gaixotasun hereditario honek kolon edota ondeste minbizia izateko arriskua handitzen du. Transmititzeko aukera %50ekoa da.   Egun diagnostikatzen diren kolon eta ondeste minbizien %2 eta %7 artean, Lynch sindromea duten gaixoetan ematen da. Gaixotasun hereditario hau gene batzuen mutazioaren ondorio da. Gure zentroak, lehen aldiz Gipuzkoan, gaixotasun hereditario hau saihestuz enbrioi osasuntsu bat transferitu du. Euskal Herrian egiten den bigarren kasua da. Gaixotasun hereditario honek, kolon eta ondeste minbizia izateko arriskua …Gehiago irakurri