Go to Top

Berriak

COVID-19-aren inguruan IVF Life taldearen komunikazioa

Gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboari erantzunez eta COVID-19 pandemiaren aurrean, hainbat neurri hartu ditugu birusaren hedapena ekiditeko eta gure esku dagoena egiteko egoerak gizartearekiko izan dezakeen eragina murrizteko.

Neurri aktiboak:

Zerbitzu publikoaren esku Alicanteko, Madrilgo eta Donostiako zentroetan ditugun arnasgailuak eta material kirurgikoa jarri ditugu.
Gure langile guztiei testak egiteko protokoloak martxan jartzeko lanean egon

Gehiago irakurri

Ugalkotasunari buruz hitz egingo dugu martxoaren 9an Kutxa Kulturren

Elisa Pérez Larrea medikuak eta Rebeca Fernández Martínez Ugalkortasunaren Euskal Institutuko enbriologoak ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruko hitzaldi bat eskainiko dute Kutxa Kulturren. Hitzaldia martxoaren 9an izango da, 19:30ean  (Tabakalerako 4. solairuan).

2019an hiriko zenbait eragile eta erakundeekin batera informazio hitzaldiak antolatzeko ekimena martxan jarri genuen, ugalkortasunaren eta laguntza bidezko ugalketaren inguruan informatzeko. 

Gehiago irakurri

Gaur maitasuna ospatuko dugu egiten dugun guztiak zentzua duelako hitz hauei esker

“Beti irribarre batekin. Betiko eskertuko diet egindako guztia” 
Miren C.

“Gertutasun, gizatasun eta intimitate hori zela eta, prozesu osoa zuekin egitea erabaki genuen. Benetan, ez aldatu…”
O.A.

“Pertsona gizatiar, atsegin, aditu, adeitsu eta irribarretsuz osatutako talde bikaina da IVF Donostia”
Anne-Laure

“Bizitzaz bete naute itxaropenik ez zegoela uste nuenean”
C.O.
Hitz horiengatik, gaur guk

Gehiago irakurri

IVF Donostiak etapa berri bati hasiera emango dio Donostiako Antiguo auzoan

Ugalkortasunaren Euskal Institutuko lan-taldeak lekualdaketa egin dugu Donostiako Antiguo auzoko instalazio berrietara, Tolosa Hiribidea 71-73.

Etapa berri honi ilusioz ekiten diogu. Kokapen berrian ere gurera etortzen diren pertsonei familia bat osatzen laguntzen jarraituko dugu, gure onena emanez, entzunez, enpatiaz eta beti puntako teknologiaren alde apustu eginez. 2019ari agur esateko erarik egokiena da, etorkizuneko gure

Gehiago irakurri

Obulutegi polikistikoaren sindromea ulertzea

Obulutegi polikistikoen sindromea da kasu askotan Ginekologiako eta Laguntza Bidezko Ugalketako profesionalengana jotzeko arrazoia. Ugalkortasun adinean dauden emakumeen %6-21ak desoreka hormonala hau pairatzen du eta, oraindik ere sindromearen jatorria ezezaguna da. 

Sindromeak eragiten dituen sintomak aldakorrak diren arren, hileko irregularrak izatea da ohikoena. Obulutegi polikistikoen sindromea pairatzen duten emakumeek menstruazio gabeko denbora tarte labur

Gehiago irakurri

Haurdunaldi anizkoitzak eta laguntza bidezko ugalketa

In Vitro Ernalketa tratamenduetan enbrioi bat baino gehiago transferitzen denean haurdunaldi anizkoitzak izateko aukera areagotzen da. Ugalkortasunaren Euskal Institutuan beti azpimarratzen dugu 5. egunera arte garatutako enbrioi bakarra, (blastozisto izenez ezagutzen dena) transferitzearen garrantzia, tratamenduaren arrakasta handitu eta bikiak izatea saihesteko. 

Gaur egun lehen baino biki gehiago jaiotzen al dira? Bai. Kalean haur-kotxe bikoitz

Gehiago irakurri

Pertsonen ugalkortasuna ulertzea

Elisa Pérez doktoreak eta Rebeca Fernández enbriologoak ugalkortasunaren inguruan hitz egingo dute Donostiako hainbat erakunde eta eragileekin antolatutako hitzaldi informatiboetan. 
Topaketen helburua ugalkortasuna eta laguntza bidezko ugalkortasuna hiritarrei hurbiltzea da, izan ere, gaur egun oraindik ez da gaia ezagutzen. 
Lehen hitzaldia azaroan 5ean izango da GUNA zentroan; bigarrena, aldiz, azaroaren 20an Fnac Donostian,

Gehiago irakurri

Urtebetez haurdun gelditu nahian dauden bikoteen % 15ak ez du haurdunaldia lortzen

Bikote batek familia sortzeko erabakia hartzen duenean, haurdunaldia lehenbailehen iritsiko dela pentsatuz egiten du. Zein da lehenengoan haurdun gelditzeko aukera?

Ugalkortasun adinean dagoen emakume batek haurdun gelditzeko gutxi gorabeherako % 20ko aukera du hilabetero. Urtebete igaro ostean, adinaren arabera, bikote gehienen kasuan aitatasuna eta amatasuna iristen da, hala ere, 6tik batek ez dute

Gehiago irakurri

Estresak ba al du eraginik haurdun gelditzerako garaian?

“Lasaitzen zarenean haurdun geldituko zara”. Zenbat aldiz entzun duzu esaera hori? Zenbatean da mito eta zenbatean egi? Estresaren eragin negatiboa ere nabaria al da laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduen emaitzen kasuan?

Sinesmen orokor bat dago haurdunaldia lortzerako garaian estresak eragiten duen inpaktu negatiboaren inguruan. Egin berri den inkesta batek jakinarazi du emakumeen % 50ren ustez

Gehiago irakurri

Gertatzen ari zaizuna ulertzeak eta bakarra ez zarela jakiteak laguntzen du

Laguntza bidezko tratamendua egiterakoan bizitako une eta sentsazioak gogora ekartzean, orduan bizitako une gogorrak datozkio burura. Hala ere, bere esperientzia gurekin partekatu nahi izan du, edonori laguntzeko nahiarekin. 
Mila esker zure tratamenduaz hitz egiteagatik eta prozesu hau bizitzen ari diren emakume zein bikoteei lagundu nahi izanagatik. Laguntza Bidezko Ugalketaz hitz egitea garrantzitsua dela uste

Gehiago irakurri